Garbiguneei buruzko informazioa

Zer dira Garbiguneak?

Garbigunea edo Puntu Garbia Etxeko Hondakinen eta Antzekoen Gaikako Bilketa Zentroa da, DOAKOA, herritarren esku dagoena, birziklatu, berrerabili edo balioztatu daitezkeen materialak bertan uzteko edo, ingurumenerako arriskutsuak izanik, bereizita biltzea behar dutelako.

Garbiguneek estrategikoki kokatuta daude Bizkaiko lurraldean zehar, Bizkaiko herritarren aldetik, ingurumeneko balorazio maila oso positiboak merezi dutenak, izan ere, erabilera-indize ikusgarria dutelako. Zalantza barik, hurbil eta eskura egoteak asko lagundu du horretarako, bere kudeaketa-ereduak aitorpen publiko garrantzitsuak izan dituelarik.

Zer jasotzen dute?

- Eraikuntzako eta eraispeneko harri- hondakinak (EEH) edo obra-hondakinak: adreiluak, hormigoia, lauzak, zeramika, konketak, komunak, etab. (uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik). Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Beste EEH batzuk: egurrak (parketa, oholtzak, markoak.), kristalak, plastikoak, etab. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- EGURRA: armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, oheak, paletak, etab. HONDAKIN HANDIAK: altzariak, lastairak, somierrak, etab.
- PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak, polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
- Metalak eta txatarra: berogailuak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak, etab.
- Hondakin metaliko txikiak, hala nola zartaginak edo eltzeak.
- TEEH handiak (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak): 50 zentimetrotatik gorako dimentsioko hozkailuak, garbigailuak, ontzigarbigailuak, sukaldeko plakak, aire girotuko gailuak, etab.
- TEEH txikiak (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak): 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko xaflak, txigorgailuak, baskulak, labeak, mikrouhinak, bideoak, DVD erreproduzitzaileak, etab.
- Informatika eta telekomunikazioetako ekipamenduak: mahai gaineko ordenagailuak, portatilak, periferikoak, mugikorrak eta 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko telekomunikazioetako elementuak.
- PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak, etab.
- LOREZAINTZA: inausketen hondakinak, zuhaixkak, etab.
- BERRERABILTZEKO OBJEKTUAK. BERRERABILTZEKO ETXOLETAN, oraindik erabiltzeko moduan dauden gauzak utziko dira, hala nola altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak, etab.), etxeko tresna elektrikoak (arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin-labeak, etab.), tresna elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarreko produktuak, liburuak, etab. BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINAKO garbiguneek erabiltzaileek eramandako eta, haien egoera eta erabilera kontuan hartuta, oraindik beste erabilera bat emateko moduan dauden objektuak eta gauzak berrerabiltzeko gune bat izango dute.

- Biltegiratzeko baldintza bereziak kontuan hartuta, HONDAKIN FITOSANITARIOEN ONTZIAK honako garbigune hauetan jasoko dira soilik: DERIO, DURANGO, GERNIKA, GUEÑES, IGORRE, KARRANTZA, MARKINA, MUNGIA ETA SANTURTZI.

Horrez gain, etxekoak bereziki:

- Ibilgailu ez-industrialen pneumatikoak, uztaietatik edo zati metalikoetatik bereizita. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Sukaldean erabilitako olioa (ontzi itxietan),
- Automozioan erabilitako olioa (ontzi itxietan). Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Olio-iragazkiak. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Metagailuak: autoen bateriak eta metagailuak oro har.
- Mota guztietako pilak
- Fluoreszenteak
- Toner-kartutxoak
- Sakelako telefonoak
- CD, DVD, bideo-zintak eta kaseteak
- Merkuriozko termometroak
- Plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak, etab.
- Produktu fotokimikoak (erradiografiak, filmak eta argazki-papera, etab.).

Etxeko zenbait hondakin arriskutsu biltzeko baldintza bereziak behar direnez, BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE ETA MARKINAko garbiguneetan soilik jasoko dira: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, dekapatzaileak, trementina sintetikoa, koloregaiak, zuraren babesleak, aerosolak; horiek ontzi itxietan eramango dira. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.

Non daude Garbiguneak?

Galdakaoko udalerriari dagokion Garbigunea da Basauriko Garbigunea (San Miguel Auzoan, Sidenor ondoan).

Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak EEH (obra-hondakinak) eta pneumatikoak Garbigune honetara soilik eramango dira. Bestelako hondakinak, ordea, Lurraldeko beste Garbigune batzuetara ere eraman daitezke. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.