Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Jasangarritasuna

Jasangarritasuna

Ikus azpimenua

Garapen Jasangarriaren arloak eskaintzen dituen zerbitzuen artean honak hauek daude:

  • Ingurumenaren kontrola. Ingurumen-kutsadura zaintzea, hondakin-urak, honakinen tratamendua, eta abar.
  • Hondakinen bilketa eta tratamendua.
  • Sentsibilizazio-kanpainak.
  • Energia eta Mugikortasun Plana egitea.
  • Agenda 2030.

Hondakinak bereiztea

Sarrera eta hondakinen sorrerari buruzko datu orokorrak.

Kale-garbiketa eta Hiri-hondakin Solidoen bilketa zerbitzuek, herritarren bizi-kalitatean eta inguruko baldintzetan eragin erabakigarria du.

Ingurumenaren arloan kontzientziazioa eta oraingo gizarteak hartzen dituen konpromisoak gero eta handiagoak direnez, Galdakaoko Udalak, horretaz jabeturik, ahalegin guztiak egingo ditu bizi-kalitate onena bermatzeko ingurumenean eta herritarrengan inpaktu ahal den txikiena eginez, zerbitzuen efizientzia eta eraginkortasuna bultzatuz. Galdakaoko Udalak, lehentasun nagusien artean, asmoa dauka hondakinen birziklatzea eta balorizazioa maximizatzea. Baina helburu horretarako ezinbestekoa da herritar eta saltoki bakoitza inplikatzea, hondakin sortzailea dela kontuan izanik.

Hierarkia hondakinen tratamenduan:

Prebentzioa: Sortu diren hondakinen kopurua edota arriskua gutxitzea dakar. Era berean, murrizketa edo minimizazioa deritzo.

Prebentzio adibideak: Gutxiago ontziratzen diren produktuak edo inpaktu gutxiagoko ontziak dituztenak aukeratzea: adibidez, beirazkoak edo paperezkoak eta kartoizkoak, soltean ematen diren produktuak aukeratzea, matxuratutako aparatu elektrikoak konpontzea zaborrera bota eta beste berri bat erosi beharrean, edo bigarren eskuko produktuak erostea.

Berrerabilpena: Objektu bat berriro erabiltzea diseinatu zen helburu berbererako edo beste baterako, eraldaketa ez-industrial txiki baten bidez.

Berrerabilpen adibideak: beirazko potoak erabiltzea kontserba berriak prestatzeko edo eskulanak hondakinez egitea.

Birziklatzea: Hondakinen eraldaketa, produkzio-prozesu batean, hasierako xederako edo beste helburutarako, konpostatzea eta biometanizatzea barne. Horrek eraldaketa izatea inplikatzen du eta, beraz, energia-kontsumoa.

Gaikako bilketa duten frakzioak eta, beraz, geroago Galdakaoko udalerrian birziklatzeko banatu behar ditugunak: landare-jatorriko materia organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beirazko ontziak, ehunak eta berrerabili daitezkeen beste material batzuk, landare-olioa, tamaina handikoak (altzariak, etxetresna elektrikoak, etab.), inausitako hondarrak, tonerrak, mugikorrak, pilak, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak, luminariak eta etxeko beste toxiko batzuk (erradiografiak, herbizidak, pintura-poteak…).

Hondakinak birziklatu ahal izateko funtsezkoa da hondakina sortu den tokian banatzea, bakoitza dagokion edukiontzian utziz.

Birziklatze adibidea: botiken plastikoekin jantziak egitea, tetrabrikez osatutako eraikuntza materialak etab.

Balorizazioa: Hondakinen berreskurapen energetikoa.

Balorazio energetikoaren adibidea: Erraustegian erretzea.

Ezabaketa: Biltontzi edo isurtegi kontrolatu batean botatzea.

2015. urtetik Bizkaian ez da zuzenean isurtegira botatzen. Tratamendu-instalazioetako bigarren mailako hondakinak soilik eramaten dira.

Hierarkiari buruzko begiratu berri honek benetan garrantzizkoa dena berrantolatzen du eta prebentzioa hondakinen sorrera ekiditeko eta ingurumena eta giza osasuna babesteko aukerarik onena dela sustatzen du.

Jarraitzen dio sorburuan egindako banaketak eta, era nabarmenean, berrerabilpena, birziklatzea eta balorizazio-era desberdinak. Aurreko etapekin desberdintasunak markatzen dituen jarduera da, hondakinaren kontzeptua baliabide gisa sartzea ahalbidetuz. Azkenik, ezabaketa ere du ahazten, baina azken tratamendu-aukera izatera pasatuz.

Pirámide Invertida

Sarrera eta hondakinen sorrerari buruzko datu orokorrak

2015

2014

2013

Masa-bilketa

8.487.560

8.472.350

8.158.123

Hondakin organikoak (5. edukiontzia)

89.219

49.699

0

Inausketak eta lorazaintza (bereizita)

80.520

57.720

33.580

Ontzi arinak

381.399

367.451

354.841

Papera eta Kartoia

849.773

821.712

897.577

Beira ontziak

657.592

590.700

593.890

Tamaina Handikoak

283.500

246.120

202.740

Arropa eta berrerabiltzeko beste batzuk

95.983

92.050

81.109

Landare-olio erabilia

12.701

13.101

16.290

Pilak

1.408

410

233

Tresna elektrikoak eta elektronikoen Hondakinak

562

 

 

Luminariak

396

 

 

Inprimagailuko kartutxoak

167

132

158

Guztira (Kg)

10.940.613

10.711.313

10.338.383

Gaika bildutakoa (Kg)

2.453.053

2.238.963

2.180.260

Gaika bildutakoak suposatzen duen %

22,42

20,90

21,09

Hondakinak. Landare jatorriko materia organikoa - Edukiontzia edo buzoi marroia (5. edukiontzia)

Zer bota:

LANDARE-HONDAKINAK (kozinatuta edo kozinatu gabe): Fruta, barazki, lekale, pasta eta arrozen hondarrak.

Lore ea landareen hondarrak.

Era berean:

  • Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak (oso tindatutako kolore bizikoak izan ezik) eta kartoizko arrautzontziak zikin badaude.
  • Kafe-hondarrak eta iragazkiak, infusio-poltsatxoak.
  • Ogi, gaileta eta opil hondarrak.
  • Fruta-hezurrak, fruitu lehorren oskolak.
  • Kortxo naturalezko tapoiak, zotzak. v

Gogoratu: Ez bota plastikozko poltsarik, soilik konposta egiten diren poltsak erabili. Amaitzen bazaizkizu gehiago eska ditzakezu Esan Herritarren Arreta Bulegoan.

Zer ez bota:

  • Plastikozko poltsak (hauek ontzi arinen edukiontzi horira joango dira)
  • Inausitako hondarrak, 40 cm-tik gorakoak (Inausitako hondarren bilketa aurretik abisatuta: 944 010500: Hirigintza)
  • Sukaldeko olio erabilia (plastikozko botila batean utzi edukiontzi laranja hurbilenean)
  • Animali jatorriko elikagaiak: arrautza-azalak, haragi eta arrain hondarrak, patea, enbutituak etab. (hondarren edukiontzi grisera bota)
  • Pixoihalak eta konpresak (hondarren edukiontzi grisera bota)
  • Xurgatutako edo erraztatutako hondarrak (hondarren edukiontzi grisera bota)
  • Gorotzak eta zigarrokinak (hondarren edukiontzi grisera bota)

Zurekin ahal delako, apunta zaitez!

Frakzio honetan sartu ahal izateko, Herritarren Arretarako ESAN Bulegoan inskribatu behar zara, etxe zein saltoki izan (fruta-denda, loradenda, jatetxeak…) eta bertan eskuratuko duzu banaketa egiteko kit-a. Hau da: buzoia edo edukiontzia irekitzeko txartela, 10 litroko kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta informazio-liburuxka.

Informazio gehiago hemen.

Nora daramagu:

Bilketaren bidez jasotakoa Konpostegi, Bizkaiko Foru Aldundiaren konposta egiteko instalaziora eramaten dugu. Bertan, inausitako hondarrekin batera, konpostatze-prozesu naturalaren bidez konpost, ongarri naturala bihurtuko da eta horrela materia organikoaren zikloa itxiko da.

PDFa Deskargatu - Edukiontzi Marroia (721Kb-pdf)

Hondakinak. Papera eta kartoia - Edukiontzi edo buzoi urdina

Zer bota:

PAPERA: egunkariak, aldizkariak, propaganda, fakturak, ordainagiriak, apunteak, erosketa-txartelak, paperezko poltsak (azukrea, arroza…), oparitako papera etab.

KARTOIA: kartoizko tutuak, kartoizko kaxak (zapatak, arrautzak, detergente, gailetak…) eta kartoizko ontziak (jogurtak, aurrekozinatuak...).

Zer ez bota:

  • Tetrabrikak (nahiz eta gehiena kartoiz osatuta egon, aluminio eta plastikozko kapa ugari eta bereizteko zailak izan, ontzi arinen edukiontzi horira botako ditugu).
  • Poliestirenozko ontziak (polispanezko bandejak) (ontzi arinen edukiontzi horira joango dira).
  • Aluminiozko papera (ontzi arinen edukiontzi horira joango da).
  • Plastikozko poltsak (papera plastikozko poltsetan batu arren, ez dugu edukiontzian utzi behar. Hauek ontzi arinen edukiontzi horira joango dira).
  • Paper zikina (olioz edo bestelako substantziekin inpregnatuta balego, errefusen edukiontzi grisean utziko dugu.
  • Paper plastifikatua (kapak bereizi ahal izanez gero, bakoitza banatuta utzi ahal izango dugu, paperezkoa edukiontzi urdinean eta plastikozkoa horian. Bereiztea zaila balitz, errefusaren edukiontzian utziko dugu).
  • Pixoihalak (errefusaren edukiontzian utziko ditugu).

Nora daramagu:

Bilketa honen bidea batutakoa paper-kartoizko baimendun birziklatzaile batera eramango dugu. Berauek sailkatuko dute eta ondoren birziklatzen dute, papera eta kartoia birziklatua lortzeko.

PDFa Deskargatu - Edukiontzi Urdina (723Kb-pdf)

Hondakinak. Ontzi arinak- Edukiontzi edo buzoi horia

Zer bota:

PLASTIKOZKO ONTZIAK: Plastikozko botilak (ura, zukuak, olioa, freskagarriak, esnekiak, ozpina…), elikagaien plastikozko ontziak (maionesa, ketchup, jogurtak, aurrekozinatuak…), plastikozko ontziak (opilak, azukrea, gailetak, zerealak, gozokiak, enbutituak, arrautzak…), plastikozko sareak (laranjak, lekak, intxaurrak…), norbere garbitasunerako produktuen plastikozko ontziak (kolonia, xanpua, hortz-orea. kremak…), garbiketa-produktuen plastikozko ontziak (xaboia, leungarria…), plastikozko tapak eta tapoiak, poliestirenozko ontziak eta bandejak (gazta, fruta, arrautzak…).

METALEZKO ONTZIAK: Kontserbako metalezko latak (olibak, zainzuriak, atuna, piperrak, barazkiak…), aluminiozko papera, aluminiozko moldeak (flana, aurrekozinatuak…), aluminiozko poltsak (kafea, patata-purea, gailetak…), kristalezko poteen tapak eta metalezko txapak.

BRIK ONTZIAK: edarien brikak (zukuak, esnea, ardoa…), elikagaien brikak (gailetak, tomatea, saldak, esnekiak…).

Gogoratu: ONTZI arinak baino ez, plastikozko edota metalezko bestelako produkturik ez.

Zer EZ bota:

  • Arropak eta osagarriak (hauek berrerabiltzeko edukiontzi zurian utziko ditugu).
  • Kaseteak eta bideo-zintak (hauek berrerabiltzeko edukiontzi zurian utziko ditugu).
  • Jostailuak (hauek berrerabiltzeko edukiontzi zurian utziko ditugu).
  • Aparatu elektroniko txikiak (hauek berrerabiltzeko edukiontzi txikian utziko ditugu edo tamainaren arabera puntu garbi finkoetan eta mugikorretan).
  • CDak (hauek puntu finko eta mugikorretan utziko ditugu).
  • Kartutxoak eta tonerrak (hauek puntu finko eta mugikorretan utziko ditugu).
  • Zartaginak eta kazolak (hauek errefusen edukiontzi grisean utziko ditugu eta oso handiak badira tamaina handikoak jasotzeko zerbitzua eskatuko dugu).
  • Biberoiak, taperrak, boligrafoak, kuboak, pintzak, haginetako zepiloak, pertxak eta gomazko eskularruak (hauek errefusen edukiontzi grisean utziko ditugu).

Nora daramagu:

Garbiker-ek ohiko edukiontzien bitartez jasotzen duena zein bilketa pneumatikoaren Sistemaz jasotakoa, Bizkaiko Zabor Birziklategia (BZB)ra, Zornotzan dagoen ontziak sailkatzeko instalaziora garraiatzen da.

Bertan materialen arabera sailkatzen da eta ondoren azken birziklatzaileetara bidaltzen da, jatorrizkoak ez bezalako elementu plastiko eta metalikoak egiteko.

PDFa Deskargatu - Edukiontzi Horia (830Kb-pdf)

Hondakinak. Beirazko ontziak - Edukiontzi edo iglu berdea

Zer bota:

BEIRAZKO BOTILAK: ura, ardoa, freskagarriak, ozpina, zukuak etab.

BEIRAZKO POTEAK: jogurta, barazkiak, lekaleak, marmeladak etab.

BEIRAZKO FLASKOA: kosmetika, perfumeak etab.

Gogoratu: Beirazko ONTZIAK, barruan zeukanagatik erosi duguna. Ez, beirazko edo kristalezko beste produktu batzuk.

Zer EZ bota:

  • Tapak, tapoiak eta txapak (ontzi arinen edukiontzi edo buzoi horian botako ditugu).
  • Kontsumo baxuko fluoreszenteak eta bonbillak (puntu garbi mugikorrean edo saltoki espezializatuetan utziko ditugu: Egikor eta Elektroteknikoak Galdakao).
  • Kortxoak (materia organikoko edukiontzi edo buzoi marroian edo errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako ditugu).
  • Bonbilla goriak (errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako ditugu).
  • Kristalezko baxera (errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako dugu).
  • Zeramika eta portzelana (errefusen edukiontzi edo buzoi grisean botako dugu).
  • Ispilu eta leihoetako kristalak (errefusen edukiontzian botako ditugu edo oso handiak balira tamaina handikoak biltzeko zerbitzua eskatuko dugu).

Nora daramagu:

Ecovidrio da hitzarmen baten bidez beirazko ontzien edukiontziak batzen dituena eta Laudioko beira birziklatzeko instalaziora eramango duena.

Beira birziklatuz %100eko beira berria lortzen dugu.

PDFa Deskargatu - Edukiontzi Berdea (723Kb-pdf)

Hondakinak. Ehunak eta berrerabil daitezkeen bestelako materialak - Edukiontzi zuria

Zer bota:

  • Ehunak: janzteko arropa, etxeko arropa, poltsak, gerrikoak, oinetakoak.
  • Jostailuak: Panpinak, kotxeak, dinosauroak, peluxeak, puzzleak, mahai-jokoak, piladun jostailuak, sehaskak, haur-kotxeak, panpinen aulkitxoak, kazolatxoak, platertxoak, mahai-tresnak, txintxirrinak, sehaskako mugikorrak, mahaian esertzeko aulkitxoak, motxilak, haur-kotxean eskegitzeko eta berak jolasteko era guztietako produktuak, itzalkinak, haur-kotxeak estaltzeko plastikoak, haurra etzateko eta jolasteko mantatxoak.
  • Liburuak: Era guztietako liburuak
  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: Tresna elektrikoak, etxetresna elektriko txikiak, kamerak, telefonoak, ordenagailuak eta informatikako produktuak orokorrean, bideo kontsola jokoak, telebistak eta ordenagailu pantailak, teklatuak, organo elektronikoak, MP4, DVD eramangarriak.
  • Imitaziozko bitxiak: Idunekoak, eskumuturrekoak, eraztunak.
  • Bazar: Erremintak, tresnak, sukaldeko tresneria, iruditxoak, koadroak, lanparak.

Funtsean, bigarren bizitza izan dezakeen uste duzun guztia.

Edukiontzien Planoa deskargatu (5,18Mb-pdf)

Zer EZ bota:

Kristalak, baxera, aiztoak edo ebakitzen duen edo zizta dezakeen edozein elementu: kuterrak, artaziak, garbitzeko produktuak edo urratzaileak, pilak eta pertxak.

Nora daramagu:

Berrerabiltzeko edukiontzian jasotakoa Koopera Reusing Centerra, era guztietako objektu eta tresnen berrerabilpen integralerako instalaziora eramaten da.

Datozen urteetan, tratamenduko ondoko portzentaiak lortzea aurreikusita dago, berrerabiltzeko edukiontzia sailkatzeko prozesuaren eta bildutakoaren egoeraren ondorioz:

  • Berrerabilpenekoa %45.
  • Birziklatzekoa %32.
  • Balorizaziokoa/ezabatze segurukoa %23.

Hondakinak. Landare-olio erabilia- Edukiontzi laranja

Zer bota:

Sukaldeko olio erabilia, ondo itxitako plastikozko botilan. Kontu izan bota aurretik hozten uzten, botila hondatu ez dadin.

Gogoratu: ez erabili beirazko botilarik edo potorik, edukiontzira botatzean apurtu daitezkeelako.

Edukiontzien planoa edo KML (5,19Mb-pdf)

Zer EZ bota:

Olio mineralak edo motorrekoak (hauek Garbigunean edo baimendutako kudeatzaileei entregatu behar zaizkie).

Nora daramagu:

Edukiontzi laranjan jasotako baimendutako kudeatzaile batera eramaten da, biodiesela ekoizteko.

Hondakinak. Errefusa - Edukiontzi edo buzoi grisa

Zer bota:

  • Animali jatorriko hondar organikoak (haragi eta arrain hondarrak, arrautza-oskolak, etxe-abereen gorotzak).
  • Hondakin birziklaezinak (erraztatu edo xurgatutako hautsa, garbitzeko toallatxoak, konpresak eta pixoihalak, zigarrokinak, paper plastifikatua, ezkoztatutako papera: esaterako: magdalenenak, haginetako zepilo gastatuak, belarriak garbitzeko kotoi-zotzak, apurtuta dauden tresnak edo jostailuak, boligrafo gastatuak, arropako pintza apurtuak, plastikozko eskularruak etab.).

Funtsean, edukiontzi honetara, landare-jatorriko materia organikoa, ontzi arinak, paper-kartoia eta beirazko ontziak bereizi ondoren geratzen den “errefusa” bota behar da (hortik bere izena).  

Zer EZ bota:

  • Landare-jatorriko materia organikoa (edukiontzi edo buzoi marroira botako dugu)
  • Ontzi arinak (edukiontzi edo buzoi horian botako ditugu).
  • Paper-kartoia (edukiontzi edo buzoi urdinean botako dugu).
  • Beirazko ontziak (edukiontzi edo iglu berdean botako ditugu).
  • Bilketa berezia daukan beste edozein produktu.

Nora daramagu:

Bilketa honetan jasotakoa Tratamendu Mekaniko Biologikorako Plantara (TMB) eramaten dugu. Instalazio honek konbinatzen ditu sailkapen mekanikoaren eta hondakinen alde organikoaren tratamendu biologikoaren prozesuak, frakzioak bereizten saiatzeko.

Hondakinak. Tonerra, mugikorrak, pilak, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak, luminariak eta etxeko bestelako toxiko txikiak (erradiografiak, herbizidak, pintura-poetak.) - Puntu garbi finkoak eta mugikorra

Zer bota:

Minipuntu garbiek ondoko frakzioak jasotzen dituzte:

  • CD/DVD
  • Inprimagailuko kartutxoak
  • Pilak
  • Plastikozko tapoiak
  • Telefono mugikorrak
  • Kontsumo baxuko bonbillak.
  • Tamaina txikiko aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak: kalkulagailuak, telekomandoak, bizar-makina elektrikoa etab.

Minipuntu garbiak ondoko tokietan daude:

  • Aperribaiko HI ingurua.
  • Sixta Barrenetxea, Zugatzuaurre parean.
  • Bizkai kalea, Kiroldegiaren ondoan.
  • Juan Bautista Uriarte, Zamakoarekin.
  • Usansoloko Ander Deuna.

Edukiontzien planoa edo KML (276Kb-pdf)

Puntu garbi mugikorrak ondoko frakzioak biltzen ditu:

Zulo handiak:

  • Tamaina handiko material informatikoa
  • Etxetresna elektriko txikiak, jostailu elektrikoak eta elektronikoak
  • Tamaina txikikoak (fregonak, erratzak, kuboak etab.)

Zulo txikiak:

  • Kontsumo txikiko bonbillak eta halogenoak
  • CD/DVD
  • Erradiografiak
  • Mugikorrak eta kargatzaileak
  • Inprimagailuko kartutxoak
  • Herbizidak eta intsektizidak
  • Pinturako ontzi metaliko txikiak
  • Aerosolak

Alboko zuloa: Fluoreszenteak

Aldaketa astelehen eta ostegunean lehenengo orduan, kokaleku bakoitzean 3-4 egun egongo delarik, eguneko 24 orduetan erabiltzeko aukera izan dadin.

2024ko egutegia (128Kb-pdf).

PDF Informazio-liburuxka (Díptico puntos limpios Galdakao) (1,27Mb-pdf)

Zer EZ bota:

Deskribatutakoak ez diren bestelako substantziak edo produktuak.

Nora daramagu:

Bilketa honen bidez jasotakoa baimendun kudeatzaileetara eramaten dugu hondakin bakoitza tratatzeko.

Plastikozko tapoiak eta mugikorrak, udalerriko familia batzuei laguntzeko erabiltzen dira eta euren esku jartzen dira dirua bildu ahal izan dezaten.

Hondakinak. Tamaina handiko hondakinak- Udal bilketa zerbitzua aurretik abisatuta

Zer bota:

Altzariak, etxetresna elektriko erabiliak (Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhin-labea, telebistak, bideoak, DVD-irakurgailuak, musika ekipoak, ordenagailuak), koltxoiak, somierrak, sofak etab.

Galdakaoko Udalak, Andra Mari ABEEak, etxeko altzariak, tresnak eta tamaina handiko altzariak jasotzeko duen zerbitzuari dagokionez, telefono-zerbitzu bat jarri du eskura, honako jarraibide hauekin:

  • 1. Telefono-zenbakia: 944 256 720
  • 2. Abisuak 08: 00etatik 17: 00etara jasoko dira, astelehenetik ostiralera.
  • 3. Erabiltzaileak jarraibide zehatzak emango ditu ordutegiari, datari, gordailu-lekuari eta onartutako objektuei dagokienez.
    • 1. Lekua: HHS hurbileneko edukiontzi/postontzi pneumatikoaren ondoan
    • 2. Data: Galdakaon: astearte eta ostirala; Bengoetxe, Usansolo eta Aperribain: asteazken eta ostirala
    • 3. Ordutegia: Aurreko gauean utzi beharko dituzte tamaina handiko tresnak.
    • 4. Onartutako objektuak: Etxeko altzariak.
  • 4. Zerrenda hori zerbitzuari jakinaraziko zaio, behar bezala kudeatzeko datan eta moduan.
  • 5. Zerbitzuaren plangintza:
    • 1. Astelehena: Kokalekuen errepasoa
    • 2. Asteartea: Galdakao
    • 3. Asteazkena: Bengoetxe, Usansolo eta Aperribai
    • 4. Osteguna: Poligonoak
    • 5. Ostirala: Galdakao, Bengoetxe, Usansolo eta Aperribai.
    • 6. Egunero: unean uneko gorabeherak.

Hondakinok utzi behar dira oinezkoen pasabideari edo edukiontziak edo buzoiak erabiltzeko traba egin barik.

Zer EZ bota:

Obra-hondakinak, pintura-poteak, bateriak, pneumatikoak, paletak etab. ( Horrelako hondakinak Amorebieta-Etxanoko Garbigunean utzi behar dira (94 673 44 50).

Nora daramagu:

Hondakinak bereizita jasotzen dira, ondoren, Foru Aldundiak,tamaina handiko hondakinak tratatzeko, La Orconeran daukan Berziklatu instalaziora eramateko.

Hondakinak. Inausketako/segako hondarrak- Udal bilketa zerbitzua aurretik abisatuta

Zer bota:

Udalaren lorategietako inausketa/segako hondarrak.

Bilketa-zerbitzua edukiontzien ondoan egiten da: astelehenetan eta ostegunetan, goizez. Gaikako bilketa hau aurretik udalari telefonoz jakinarazi ondoren (944010500: Hirigintza, 9:00etatik 14:00etara). Hondakinok utzi behar dira oinezkoen pasabideari ez ibilgailuei ezta edukiontziak edo buzoiak erabiltzeko traba egin barik.

Zer EZ bota:

Garbiketa edo sasi-garbitze lan profesionaletik datozen zuhaitzak edo zati osoak.

Nora daramagu:

Bilketaren bidez jasotakoa Konpostegi, Bizkaiko Foru Aldundiaren konposta egiteko instalaziora eramaten dugu. Bertan, 5. edukiontziko bio-hondakinarekin batera, konpostatze-prozesu naturalaren bidez konpost, ongarri naturala bihurtuko da eta horrela materia organikoaren zikloa itxiko da.

Bilketa pneumatikoari buruzko informazioa

Hondakinen bilketa pneumatikoaren bidez, hondakinak lurrazpiko hodi-sare baten bidez bideratzen dira zabor-gunetik bilketako zentraleraino. Bertan, hondakinak edukiontzi itxi desberdinetan bildurik geratzen dira, frakzio bakoitzaren arabera (ontzi arinak, paper kartoia, organikoa eta errefusa), tratamenduko tokiraino garraiatuak izateko prest.

Hondakinen bilketa pneumatikoaren lehenengo fasea, 2011ko maiatzean, martxan jarri zenetik, 15.000 galdakoztarrek zabor-bilketako sistema pneumatikoaren buzoiak dituzte inguruan, Galdakaoko udalak, 2015eko otsailean, bultzatu duen zerbitzu honen hirugarren fasea ezarri ondoren.

Ondorioz, gaur egun 244 buzoi eta sei kilometro inguruko hoditeria dago instalaturik udalerrian (5.473 m.), Urretan dagoen zentraleraino.

Erantsi zonaldeetako planoa (759Kb-pdf)

Jarraitu beharreko urratsak:

  1. Atea ireki (materia organikoaren buzoi marroiaren kasuan, txartela irakurgailura hurbildu behar da atea ireki ahal izateko. Esan Bulegoan eska dezakezu).
  2. Zaborra sartu indartu barik.
  3. Atea itxi.

Erabiltzeko gomendioak

  • Buzoiaren ahotik erraz pasatzen diren poltsak erabili.
  • Ahalegindu zaitez ez indartzen poltsa sartzerakoan.
  • Ez bota likidorik ez solteko hondakinik.
  • Ez bota objektu luzerik (40 cm-tik gorakoak zatitu edo tamaina handikoen bilketa-zerbitzua eskatu behar da).
  • Buzoetara ez bota iglu berdeetan utzi behar diren beirazko ontziak.
  • Objektu astunak, tamaina handikoak, obra-hondakinak, pinturak, olioak etab. Garbigunera eraman behar dira.

Merkatariek komertzioentzako buzoia erabiltzeko giltza eska dezakete, irekiera handiagoa duelako. Horretarako, herritarren arretako Esan Bulegora joan behar dira.

Bilketa pneumatikoaren zonaldearen diharduen eta kartoizko kaxa handiak sortzen dituzten merkatariek kartoizko kaxak atez ate biltzea eska dezakete, Udalera deituz (944 010 500: Hirigintza).

Garbiguneei buruzko informazioa

Zer dira Garbiguneak?

Garbigunea edo Puntu Garbia Etxeko Hondakinen eta Antzekoen Gaikako Bilketa Zentroa da, DOAKOA, herritarren esku dagoena, birziklatu, berrerabili edo balioztatu daitezkeen materialak bertan uzteko edo, ingurumenerako arriskutsuak izanik, bereizita biltzea behar dutelako.

Garbiguneek estrategikoki kokatuta daude Bizkaiko lurraldean zehar, Bizkaiko herritarren aldetik, ingurumeneko balorazio maila oso positiboak merezi dutenak, izan ere, erabilera-indize ikusgarria dutelako. Zalantza barik, hurbil eta eskura egoteak asko lagundu du horretarako, bere kudeaketa-ereduak aitorpen publiko garrantzitsuak izan dituelarik.

Zer jasotzen dute?

- Eraikuntzako eta eraispeneko harri- hondakinak (EEH) edo obra-hondakinak: adreiluak, hormigoia, lauzak, zeramika, konketak, komunak, etab. (uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik). Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Beste EEH batzuk: egurrak (parketa, oholtzak, markoak.), kristalak, plastikoak, etab. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- EGURRA: armairuak, aulkiak, kaxak, ateak, oheak, paletak, etab. HONDAKIN HANDIAK: altzariak, lastairak, somierrak, etab.
- PLASTIKOAK: pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak, polietilenozko bidoiak, film plastikoa, porexa, etab.
- Metalak eta txatarra: berogailuak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak, etab.
- Hondakin metaliko txikiak, hala nola zartaginak edo eltzeak.
- TEEH handiak (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak): 50 zentimetrotatik gorako dimentsioko hozkailuak, garbigailuak, ontzigarbigailuak, sukaldeko plakak, aire girotuko gailuak, etab.
- TEEH txikiak (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak): 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko xaflak, txigorgailuak, baskulak, labeak, mikrouhinak, bideoak, DVD erreproduzitzaileak, etab.
- Informatika eta telekomunikazioetako ekipamenduak: mahai gaineko ordenagailuak, portatilak, periferikoak, mugikorrak eta 50 zentimetrotatik beherako dimentsioko telekomunikazioetako elementuak.
- PAPERA ETA KARTOIA: kartoizko kaxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak, etab.
- LOREZAINTZA: inausketen hondakinak, zuhaixkak, etab.
- BERRERABILTZEKO OBJEKTUAK. BERRERABILTZEKO ETXOLETAN, oraindik erabiltzeko moduan dauden gauzak utziko dira, hala nola altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak, etab.), etxeko tresna elektrikoak (arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin-labeak, etab.), tresna elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazarreko produktuak, liburuak, etab. BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE eta MARKINAKO garbiguneek erabiltzaileek eramandako eta, haien egoera eta erabilera kontuan hartuta, oraindik beste erabilera bat emateko moduan dauden objektuak eta gauzak berrerabiltzeko gune bat izango dute.

- Biltegiratzeko baldintza bereziak kontuan hartuta, HONDAKIN FITOSANITARIOEN ONTZIAK honako garbigune hauetan jasoko dira soilik: DERIO, DURANGO, GERNIKA, GUEÑES, IGORRE, KARRANTZA, MARKINA, MUNGIA ETA SANTURTZI.

Horrez gain, etxekoak bereziki:

- Ibilgailu ez-industrialen pneumatikoak, uztaietatik edo zati metalikoetatik bereizita. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Sukaldean erabilitako olioa (ontzi itxietan),
- Automozioan erabilitako olioa (ontzi itxietan). Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Olio-iragazkiak. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.
- Metagailuak: autoen bateriak eta metagailuak oro har.
- Mota guztietako pilak
- Fluoreszenteak
- Toner-kartutxoak
- Sakelako telefonoak
- CD, DVD, bideo-zintak eta kaseteak
- Merkuriozko termometroak
- Plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak, etab.
- Produktu fotokimikoak (erradiografiak, filmak eta argazki-papera, etab.).

Etxeko zenbait hondakin arriskutsu biltzeko baldintza bereziak behar direnez, BASAURI, BARAKALDO, DURANGO, ERANDIO, GERNIKA, GETXO, GUEÑES, IGORRE ETA MARKINAko garbiguneetan soilik jasoko dira: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, dekapatzaileak, trementina sintetikoa, koloregaiak, zuraren babesleak, aerosolak; horiek ontzi itxietan eramango dira. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.

Non daude Garbiguneak?

Galdakaoko udalerriari dagokion Garbigunea da Basauriko Garbigunea (San Miguel Auzoan, Sidenor ondoan).

Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak EEH (obra-hondakinak) eta pneumatikoak Garbigune honetara soilik eramango dira. Bestelako hondakinak, ordea, Lurraldeko beste Garbigune batzuetara ere eraman daitezke. Ikusi kopuruen mugak Garbiguneen Araudiaren 6.artikuluan.