Gora igo

Ezohiko laguntzak, hiru milioi inguru, hemen ikusgai

Atal honetan jakinaraziko ditugu izurriteak eragindako kalteak arintzeko asmoz Osoko bilkuran onartu ziren ezohiko neurri ekonomikoak, dagoeneko martxan daudenak.

Bere osotasunean burutzen denerako, hiru milioi inguruko inbertsioa suposatuko du ahalegin kolektibo honek, ondoko partida ekonomiko hauek ardatz hartuta:


1.000.000 euro, saltokiei, ostalariei, enpresa txikiei eta autonomoei osasun-alertak iraun zuen bitartean jasan zituzten galera ekonomikoei aurre egiten laguntzeko , beti ere gainerako instituzioek eskaini ditzaketen laguntzak eta bakoitzaren eskumenak ahaztu barik.

500.000 euro egoera zaurgarrian dauden familiei ekonomikoki laguntzeko , progresibotasun-printzipioa kontuan hartuta. Kapitulu honetan, udan familiek seme-alabak zaintzeko egin behar duten gastua murrizteko laguntzak ere jasotzen dira.

250.964 euro gehiago aurten aurreikusitako Gizarte-Larrialdietarako Laguntzetan (GLL) eta beste 50.000 euro gehiago banakako gizarte-laguntzetan. Halaber, 1.200.000 euro erabiliko dira enplegu-planak diseinatzeko , alarma-egoerak eragindako behar berrien arabera eta beharrezkoa izanez gero, enplegua sortzeko partida ekonomikoak handituko dira. Ildo beretik, "Denda Bonua" izeneko ekimenarentzat aurreikusitako aurrekontua bikoiztu da: 50.000 eurotik 100.000 eurora igaroko da-eta.