Bilatzailea:

Zerbitzuak | Euskara |

Euskaraz ikasi

Euskaraz ikasi

Ikus azpimenua

Familia bidezko transmisioa

Adituen esanetan, hizkuntza baten normalizazio eta sozializazio prozesuan, familia eta ingurune hurbila berreskuratu beharra dago. Hori dela eta, Udalak aspaldidanik antolatu eta bultzatu izan ditu familia bidezko transmisio kanpainak, hasieran ume jaioberrientzako kokospekoak edo meriendarako poltsak baziren ere, urteokin transmisioa edukietan oinarritu eta ume-hizkerako zerrendak, ume-jolasak eta antzeko materialez hornitutako produktuak helarazi zaizkie guraso berriei.

Are gehiago, 2010 urtean Ongi Etorri kanpaina ipini zen martxan, guraso berrien hizkuntza ohiturak, asmoak, nahiak eta parte-hartzea ezagutzeko, eta, zelan ez, Udalak hartu-eman zuzena eduki eta transmisio kanpainak egoki bideratzeko. Bestela esanda Ongi Etorri kanpainaren bitartez zuzeneko komunikazio kanala lortu eta sendotu gura izan da, udalerriko guraso berriekin urtero-urtero antolatzen diren hitzaldiak edota proiektuen zabalkundea egiteko.

Aurrerantzean Ongi Etorri kanpainari eutsi gura zaio, baina aurrerapausoak emango dira informazioaren kudeaketan.

Osterantzean, eta Ongi Etorri egitasmoarekin loturik, aldian-aldian ikastarotxoak (ume-hizkera, haur-jolasak.) emango zaizkie guraso berriei, transmisioa txiki-txikitatik euskaraz izan dadin, edo ikusarazteko hasiera-hasierako hartu-emana euskaraz izatea zeinen garrantzitsua den umearentzat.

Euskara arloak familien esku uzten du zenbait material, etxean bertan zein udalerrian euskararen presentzia eta erabilera bera transmititzeko zereginean lagungarri izan daitezen.

Irakaskuntza

Euskararen erabilera areagotzeko hainbat ekimen abiatzen ditu Galdakaoko udalak irakaskuntza eremutik abiatuta, azken honek ematen dituen aurrerapausoen osagarri; programa bateratuak, ikastetxe guztien parte-hartzea eta inplikazioa eskatzen dutenak.


Hona hemen, besteak beste, garatu ohi diren jarduerak:

Ikastetxeetan solasaldian

Ikastetxeetan solasaldian (HH, LH eta DBH)

Ume eta gaztetxoentzako erreferente euskaldun eredugarriak geletara hurbilaraztea eta ezagutzera ematea da helburu nagusia.


Antzerkigintza

Antzerkigintza (LH eta DBH)

Ikasleen garapenean garrantzitsuak diren alderdiak lantzen dira: talde-lana, memoria, gorputz-adierazpena, irudimena, erritmoa, etab.

Bertso topaketa

Gu ere bertsotan (LH)

Bertsolaritzaren lanketa ikasgelako jarduna jendaurreko egoera komunikatibo jakin bati erantzutera bideratzen da, ikasleek gelan prestatutako azken ekoizpenak jendaurrean argitara emanez. Bertsolaritzak, izan ere, egungo gizartean presentzia eta eragin esparru zabala du, errealitate bizia eta indartsua.

Booktube I. Lehiaketa

Booktube lehiaketa (DBH)

Ekimen, berritzaile eta aitzindaria, euskaraz antolatzen zen lehendabizikoa izan baitzen. Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko ekimena da eta izandako harrera eta garrantziagatik beste edizio batzuk ere izango ditu.

Ahozkotasuna (DBH)

Bertsoetatik abiatuz, hainbat egoera komunikatibotan ahozko adierazpena aberastea eta adierazpen horren erabilera zuzena ahalbidetzea da programa honen helburua.

Ikasleen jarreretan eragiten (DBH)

Egitasmo honen helburua hizkuntzen eta, bereziki, euskararen inguruan hausnartzea, erabilerari begira dugun kezka aurkeztea eta eragile izan daitezen ikasleen euskara batzordea sortzea da.

Motibazio saioak (DBH-DBHO)

Euskararen aldeko motibazioan eragitea gura da: euskararen egoeraren inguruko hausnarketa sortaraztea gazteen artean eta, horren aurrean, egin dezaketenaren planteamenduak egitea.

Agendak (LH eta DBH)

Euskararen ondarearen berri belaunaldi berriei transmititzeko bidea da eskola-agenda, irakasle-ikasle eta gurasoen arteko zubi-lana egiten duena. Ahozko tradizioa ume eta gaztetxoen egunerokotasunera hurbiltzen da agenden bitartez. LHkoen kasuan eskualde mailako agenda dugu (www.zuztarretatikahora.com); DBHkoen kasuan, Galdakaoko ikastetxeen ekimen propioa da, eurek proposatu, landu eta prestatzen dutena. Azken ekimen honi lotuta, agendaren azala eta atzeko azala irudiz hornitzeko ikasleen arteko marrazki lehiaketa ere antolatu ohi da, aldez aurretik ikasleak inplikatzeko asmoarekin.

Euskalduntze-alfabetatzea

Herriak zenbait aukera eskaintzen ditu euskalduntze-alfabetatzean aurrera egiteko:

Udal Euskaltegia

DHelbidea:
Muguru, 6
48960 Galdakao (Bizkaia)
Telefonoak:
94 456 61 74 / 94 457 14 13
Faxa:
94 456 61 74
Webgunea:
www.galdakao.net/euskaltegi

J.M. Barandiaran AEK euskaltegia

Helbidea:
Joxe Miguel Barandiaran, 8
48960 Galdakao (Bizkaia)
Telefonoa:
94 456 41 19
Webgunea:
aek.eus

Berbalagun

berbalagun

Berbalagun herriko euskaldunak elkar ezagutzeko, elkarrekin euskaraz hitz egiteko eta bide batez, herriko euskararen egoera normalizatzeko modu bat da.

Astean ordu betez herriko hainbat euskaldunekin elkartzeko aukera paregabea da. Honez gain, Berbalagunek euskaraz gozatzeko zure gustuko ekintzak antolatzen ditu. Kontuan hartzen ditu zure aisi orduak eta nahiak.

Norentzat da BERBALAGUN?
Euskaraz mintzatu nahi duen edonorentzat, euskaldun zahar, euskara ikasle ohi zein egun euskara ikasle denarentzat da.

Nork bideratzen du BERBALAGUN?
Udal euskara zerbitzuak, Udal Euskaltegiak eta AEKk.

Egitasmoan parte hartzeko:
607146855
E-posta: galdakao_berba@aek.eus

BLOG-a

Mintzanet

Euskaraz hitz egiteko aukera bat da: noiznahi, edonon eta doan. Euskara internet bidez doan praktikatzeko plataforma da.

Mintzanet (0.98 Mb-pdf)