Bilatzailea:

Zerbitzuak | Udal Euskaltegia |

Udal euskaltegia

Udal euskaltegia

Ikus azpimenua

Galdakaoko Udal Euskaltegiko mailaketa

Ikasle bakoitzak bere erritmoaren arabera lortuko ditu helburuak. Hurrengo taulan azalduko dizuegu maila bakoitza gainditzean zer egiteko gai izango zaren.


LEHEN MAILA

A1

Maila honen amaieran gai izango zara galdera errazak egiteko eta erantzuteko (zutaz, zure herriaz, ezagutzen duzun jendeaz eta gauzez). Kapaz izango zara adierazpen sinpleak egiteko gai arruntez, eta horiei buruzko galderei erantzuteko, hitz eta buruz ikasitako esaldi batzuetan soilik oinarritu gabe.

A2

Maila honen amaieran, gai izango zara zure inguru hurbiletik piska bat haratago (eskola, euskaltegia, ikaskideak...) doan inguruaren gaineko galderak egin eta erantzuteko. Gai izango zara eguneroko jarduera errazak (dendan, banketxean...) burutzeko. Gai izango zara oinarrizko informazioa eskatu eta emateko; elkarrizketa bat hasi, jarraitu eta amaitzeko (gaiak arruntak direnean). Gai izango zara iraganean burututako jarduerak eta esperientzia pertsonalak azaltzeko.

B1

Maila honen bukaeran gai izango zara bat-bateko elkarrizketa edo eztabaida batean, nolabaiteko naturaltasunez parte hartzeko. Gai izango zara arazo baten arrazoia azaltzeko. Kapaz izango zara istorio labur, artikulu, hitzaldi eta elkarrizketa baten laburpena egiteko.

BIGARREN MAILA

B2

Maila honen bukaeran gai izango zara argudioak garatzeko, ikuspuntu zehatz baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez. Gai izango zara egoera hipotetikoei buruzko arrazoiak eta ondorioak azaltzeko. Gai izango zara naturaltasunez, jariotasunez eta eraginkortasunez mintzatzeko.

HIRUGARREN MAILA

C1

Maila honen amaieran, gai izango zara eragozpen handirik gabe adierazpenak jariotasunez eta naturaltasunez egiteko (oso gai espezializatua edo zaila ez denean). Hiztegia ondo menperatuko duzu eta zailtasunak, zeharkako esaldien bidez gainditzeko kapaz izango zara.

LAUGARREN MAILA

C2

Maila honen amaieran gai izango zara zeure espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko eta egoerari egokituz, zuzen ekoizteko. Gai izango zara jariotasunez eta zehaztasunez edozein gairi buruz jarduteko, baita konplexutasun handiko egoeretan ñabardurak bereizteko ere.