Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Herritarren arreta

Herritarren arreta

Ikus azpimenua

Esan Bulegoa - Herritarren Arreta Zerbitzua

Galdakaoko udalak Esan bulegoa - Herritarren Arreta Zerbitzua 2015eko otsailaren 2an ireki zuen. Udal bulego hauek Udaletxetik 65 metrora daude eta leihatila bakarraren eginkizuna bete nahi dute, herritarrek Toki-administrazioarekin harreman errazagoa izateko helburuarekin.


Helbidea:
ESAN Bulegoa
Bilbo kalea, 4
48960 Galdakao
Bizkaia
Telefonoak:
Telefonogunea: 94 401 05 00
Derrigorrezko Dirubilketa: 94 401 05 00
Isunak: 94 401 05 00
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 08:00-14:30



Udaletxera datozen herritarrek egin nahi dituzten kudeaketa eta tramite gehientsuenak zentralizaturik daude Esan bulegoan. Era berean, edozein arazo bertatik bertara artatzeko erreferentzia-puntu hurbilena da (bai kudeatzeko, informatzeko edota aholkatzeko), herritarren eta Toki-administrazioaren arteko harremanak bideratzeko dauden gainerako bideen osagarri gisa jardunez.

Bulego hau martxan jarri aurretik, tramiteak errazteko eta arrazionalizatzeko lana egin behar izan da eta emaitza herritarrek kontsulta dezaketen Prozeduren Eskuliburuan dago. Horrela herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kudeaketa efizienteagoa eta kalitatezkoa izatea eta apurka-apurka Administrazio Elektronikoan sartuz joatea lortu nahi da.


Helbidea:
ESAN-Usansolo Bulegoa
Txapelena baserria, Bilbo kalea, 4
48960 Galdakao
Bizkaia
Telefonoak:
Telefonogunea: 94 401 05 00
Derrigorrezko Dirubilketa: 94 401 05 00
Isunak: 94 401 05 00
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 08:00-14:15