Agenda

Gildaren hila (2019/06/11 - 2019/06/23)

Galdakaoko ostalarien establezimentuetan “Gildaren hila”

Galdakaok piper minaren gustua ipiniko deutso ekainari herriko ostalarien establezimentuetan "Gildaren hila" bultzatuz. Hain zuzen be, Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Arloa-Behargintzaren ekimena da, eta Dendari Elkartea-Ostalaritzak eta Galdakaoko ostalarien sektoreak laguntzen dabe.

Ostalari laguntzaileek bezeroei gildak eskeiniko deutsiez euro 1eko prezioan. Udalak parte-hartzaileei gildak prestatzeko oinarrizko osagaiak emongo deutsiez eta bakotxaren esku egongo da osaera eta osagarriak aukeratzea, norbere irudimenaren arabera.

Gildak bezeroen esku egon beharko dira, gitxienez, zapatu eta domeka eguerdietan, ekaina osoan zehar.