Agenda

Bengoetxeko Jaiak (2018/07/13 - 2018/07/15)

Asteburu honetan Bengoetxeko jaiak ospatuko dira ekintzez betetako programa bategaz

Bengoetxeko Auzo Alkarteak, datorren asteburuan bertako jaiak antolatu dauz, uztailaren 13tik uztailaren 15era, barikutik domekara arte.

Edizino honetan finkatuta dagozan ekimenak nabarmentzen dira, parte-hartze zabala daukiela kontuan izanda (haurren igoera Bengoetxeko urtegira, herri bazkaria.). Baina, horreetaz gain, beste ekintza batzuk be egongo dira, esaterako, bitsaren jaia eta mozorro txapelketa, programa osatuko daben beste hainbat ekimenekaz batera.

Jai-programa udalaren web-orrian kontsultau lei: (www.galdakao.eus)

Lekua: Bengoetxe