Agenda

Folklore Bizian (2018/07/18 - 2018/07/20)

Osetiako talde bat eta Ruandako beste bat izango dira Andra Mari eta Oinarin taldeekin batera, Folklore Bizian jaialdian, uztailaren 18tik 20ra

Osetiako "Goretz" folklore taldea eta Ruandako "Inyamibwa" taldea, herriko Andra Mari eta Oinarin taldeekin batera arituko dira Folklore Bizian jaialdiaren edizio berri honetan. Antolatzailea Andra Mari Eusko Dantzari Taldea da, Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

"Goretz" nazioko elkarte folklorikoa, euren herrialdearen iraganarekiko duten maitasun handiaren erakusgarri da, talentu handiz defendatzen dutena.

Ipar Osetia, Georgia eta Txetxenia artean kokaturik, 8.000 kilometro karratu eta 700.000 biztanlerekin, kokaleku estrategikoan dago.

Bertakoentzako, historiak bizirik dirau beti. Ikuskizunak beroa eta hotza nahasten ditu, maitasuna eta indarkeria.

Neska gazteek, euren modu altxorrean, silfideen arintasunarekin egiten dute dantza zetaren goxotasunean eta koloreen hauskortasunean. Zeten zimurrek gerlarien bakea eta topaketen berotasuna adierazten dute.

Gizonek, keinuen indarra adierazten dute, eta saltoekin lehiatzen dute, belaunen gainean lurrera eroriz. Defentsarako, gerrian labanak daramatzate eta bularrean kartutxo-uhala. Larruzko txanoak, koloredun beroki lodiak eta kobre finezko botak janzten dituzte.

Grabitateari barre egiten diote piramideak osatuz eta labana handiekin jolastuz. Dantza hauek euren konpromiso militarra oroitarazten dute. Danborrek dantzarik basatienak laguntzen dituzte, baina akordeoiak, balalaikek eta emakumeen ahots paregabeek poesia ziurtarazten dute.

Bere aldetik, "Inyamibwa" elkarte folklorikoa, 1998an sortua, artearen eta tradizio herrikoien bitartez, Ruandako kultura eta etnia ezberdinen arteko bakea eta armonia sustatzea du helburu. Lurralde hau zeinen aberatsa eta aldi berean oinazetsua den kontatzen digu "Inyamibwa"ak. Gizateriaren sehaskan gaudela historialariek zergatik dioten hobeto ulertuko dugu.

Ekialdeko Afrikan kokaturik dagoen estatu txikia da Ruanda, mendebaldean Kongoko Errepublika Demokratikoa, iparraldean Uganda, ekialdean Tanzania eta hegoaldean Burundi dituelarik.

Ruanda mila muinoen herrialdea dela diote. Lurraldearen eta etnien antolakuntza azaltzen duen geografia. Esaera batek honako hau dio: "Jainkoak beste leku batean pasatzen ditu egunak, baina Ruandara bueltatzen da lo egitera."

Antzinako erregeen estrukturak kolonoak harritu zituen, horren antolakuntza sofistikatuagatik. Jainko bakarraren sinesmenak, Imana, bere egoerarekiko sentikortasunak, ahozko kontaerek, hizkuntzak (kinyarwanda) eta esaerek, abestiek, danborrek eta dantzak kulturan leku garrantzitsu bat daukate, honek gerlarien arteko borroketan, nekazaritzan, abeltzaintzan, ehizan eta uztan eragina duelarik. Behia eta esnea, geometria ezberdinetako burdinazko lantza, aitzur luzea, arkua, banana ardoa, sorgo garagardoa eta ehundutako saskia dira Ruandako tradizioaren ikurrak.

Uztailak 18 eta 19, 20:30ean (kokalekua zehaztu gabe dago: Kurtzea frontoia edo Kurtzeko plaza):

Dantza-saioa eskainiko dutenak, Osetiako "Goretz" folklore taldea eta Ruandako "Inyamibwa" taldea, Andra Mari Dantza Taldearekin batera (Euskal Herria).

Uztailak 20, Unkinako kiroldegian, 20:30ean:

Dantza saioa eskainiko dutenak, Osetiako "Goretz" folklore taldea eta Ruandako "Inyamibwa" taldea, Oinarin Dantza Taldearekin batera (Euskal Herria).

Aipatutako egunetan, dantza-saioak hasi aurretik, gonbidatutako taldeek kalerik kale ibiliko dira herrian zehar, Folklore Bizian jaialdiaren edizio berri hau kolorez jantzi eta girotzeko.

Lekua: Kurtzeko plaza