PROGRAMA: AUTOENPLEGUA SUSTATZEA Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak

Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Laguntzak eskatzeko langutza ematen du, lehenengo urtean zehar, 2018ko irailaren 15etik 2019ko irailaren 16ra bitartean sortu den enpresa bat martxan jartzeko eta horren funtzionamendurako, enpresaren forma juridikoa gorabehera.

Honako hauek izan ahalko dira laguntza horren onuradunak: Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresek (zeinahi dela ere haien izaera juridikoa, eta banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), profesionalek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek. Horretarako, zenbait baldintza bete behar dituzte:

- Bizkaiko Foru Ogasunean jarduera ekonomikoetan alta eman izana 2018ko irailaren 15etik 2019ko irailaren 16ra arte, biak barne.

- Beren sozietatearen eta zergaren egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.

- Alta ematen zaion jarduera ekonomikoa zuzenean lotuta egon behar da aurkeztutako negozio-planarekin.

- Erakunde onuradunaren sustatzaileetako bat gutxienez Bizkaian bizitzea, gutxienez etenik gabeko 3 hilabete lehenago edo jarduera ekonomikoan alta eman aurreko 3 hilabetean. Frogatu behar du enpresan JEZn alta eman aurretik langabezian zegoela eta orain langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta emanda dagoela, 2018ko irailaren 15etik 2019ko irailaren 16ra arteko epean, egun biak barne. Azken baldintza hori ezin zaie aplikatu atxikitako langileen kooperatibei eta araubide orokorrari heltzen dioten lan-sozietateei.

- Eta, gainera, sustatzaileak prestakuntza eta aholkularitza indibidualizatua egin izana 34/2019 Dekretuaren 1. ataleko entitate onuradunekin.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua: 2019ko ekainaren 17an hasiko da, 8:00etan, eta 2019ko irailaren 16an amaituko da, 13:30ean.