Bilatzailea:

Zerbitzuak | Berdintasuna |

Berdintasun kontseilua

Berdintasun kontseilua

Ikus azpimenua

Berdintasun kontseilua

Berdintasunaren Kontseilua Udal Administrazioko organo osagarria da, kontsultak egiteko eta aholku-emailea, udalerri mailan berdintasun-politikak egikaritzeko.

Kontseiluak jardungo du Arautegi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Berdintasunaren Kontseilutik herritarren parte-hartzea sustatuko da eta, partikularki, emakumeen eta gizonen berdintasunaren eremuan elkarteen parte-hartzea eta koordinazioa bultzatuko da, Udalarekin eta inplikatuta dauden elkarte eta eragileekin harreman estua sustatuz.


Berdintasunaren Kontseiluak dituen eginkizunak:

  1. Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea udalerriko eremu guztietan, sexu edo genero diskriminazioaren aurka borrokatuz.
  2. Gazte BerPiztu (parte hartzea eta gazte ekimenak bultzatzea)
  3. Pertsona, entitate eta eragindako sektore edo interesatuen parte-hartze zuzena bultzatzea; horretarako emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zerikusia duten jarduerei buruzko informazioa, pizgarriak eta jarraipena egin ahal izateko mekanismoak proposatuz.
  4. Udal politika aholkatzea -kontsulta-organo gisa- Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortze aldera, genero-inpaktuko txostenak eginez eta, zeharkakotasunez, udal politika guztien oinarrizko lanabes gisa, generoaren ikuspegia sartuz.
  5. Programa eta jarduera desberdinetan, genero-berdintasunari lotutako proposamenak egitea eta Udalarekin kolaboratzea martxan jar daitezen.
  6. Udalerriko berdintasuneko politikak diseinatzen parte-hartzea, indarrean dagoen Berdintasuneko Planaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte-hartuz.
  7. Emakumeen eskubideen defentsari begirako udal politika eta jarduera integralak aplika daitezen bultzatzea.
  8. Udalerriko emakumeen eta gizonen egoera desberdinei buruzko azterlanak eta txostenak egin daitezen sustatzea.
  9. Berdintasunaren Kontseiluari edota herriko elkarteei, genero berdintasun arloan, zuzendutako prestakuntza diseinatzen parte hartzea.
  10. Galdakaoko herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-ekimenetan parte hartzea.
  11. Genero berdintasunean inplikaturik dauden edo Berdintasunaren Kontseiluarentzat interesgarriak izan daitezkeen bestelako arazo interesgarriak lantzen dituzten beste Kontseilu eta Entitateekin koordinatzea eta kolaboratzea.