Galdakaoko Udalaren Barneko informazio-sistema komunikazio-bide egokia da otsailaren 20ko 2/2023 Legearen aplikazio-eremu materialaren barruko gertakari edo jokabideei buruzko informazioa jasotzeko (2/2023 Legea, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena).
Ez da bestelako komunikaziorik hartuko hala nola:
- Eskubide indibidualen erreklamazioak eta interes partikularrak asetzea bilatzen duten eskaerak. Ohartarazi behar da kanal horiek ez direla administrazio-erregistroak administrazio-prozedura erkidea arautzen duen araudiaren ondorioetarako; beraz, horiek aurkezteak ez du eraginik izango aipatzen dituen prozeduretan ezarritako epe eta betebeharretan.
- Herritarren edo enpresen ez-betetzeei buruzko salaketak (ostalaritza, zaratak, osasun publikoa, animalien babesa...), matxurak eta zerbitzu publikoekin lotutako gorabeherak, kexak eta iradokizunak...
Nork aurkez ditzake salaketak?
Kanalak honako hauentzat baino ez dira:
- Enplegatu publikoak.
- Kontratista, azpikontratista edo hornitzailearen gainbegiratze edo zuzendaritzapean lan egiten duten pertsonak.
- Langile ohiak, bekadunak, boluntarioak, prestakuntzan daudenak...
Barneko informazio-sistemak salaketen kanala (salaketak jasotzeko postontzia edo bidea), sistemaren arduraduna eta jasotako informazioa kudeatzeko prozedura barne hartzen ditu.
Barneko informazio-sistema (PDF)
Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen tratamendua honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dela: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua; Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa; maiatzaren 26ko 7/2021 Lege Organikoa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa, eta titulu hau.
Zure datu pertsonalak Galdakaoko Udalak tratatuko ditu. BARNEKO INFORMAZIO-SISTEMA izeneko tratamenduaren helburua informazioaren barne-sistema eta salaketen kanala kudeatzea da, arau-hausteak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapenak betearazteko.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu.
Tratamenduari buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu Udalaren egoitza elektronikoan: Egoitza Eletronikoa
BARNEKO INFORMAZIO-KANALA
1.- Salaketak idatziz egin daitezke helbide honetan: Formularioa
Komunikazioak salaketak kudeatzeko sistema batean edo datu-base batean integratuko dira, eta identifikazio-kode bat esleituko zaio salaketaren jarraipena egin ahal izateko.
Salaketak anonimoak izan daitezke.
2.- Salaketak telefonoz egin ahal izango dira, ahots-postontzi baten bidez.
Salaketak egiteko telefono-zenbakia: 944010501
Salaketa anonimoa izan daiteke, baina haren kudeaketaren jarraipena egin ahal izateko, posta-helbide bat edo helbide elektroniko bat eman beharko du esleitutako kodea jakinarazi ahal izateko.
3.- Aurrez aurre
Kudeaketaren jarraipena egin ahal izateko, posta-helbide bat edo helbide elektroniko bat eman beharko du esleitutako kodea jakinarazi ahal izateko.
KANPOKO INFORMAZIO-KANALA
1.- Pertsona fisiko orok jakinarazi ahal izango dio Informatzailea Babesteko Agintaritza Independenteari edo Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza edo organo eskudunari bigarren paragrafoan adierazitako arau-hausteren bat egin dela, zuzenean edo dagokion barne-kanalaren bidez jakinarazi ondoren.
2.- Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalak (SNCA) prestatutako kanpoko salaketa-kanala, Europar Batasuneko funtsen kargura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzur edo irregulartasun izan daitezkeen gertaerak jakinarazteko: SNCA formularioa
3.- OLAF (Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoa): iruzurra edo EBko funts publikoetan ondorio negatiboak izan ditzaketen beste irregulartasun larri batzuk (EBko erakundeen sarrerak, gastuak edo aktiboak) eta EBko instituzio eta erakundeetako kideen edo langileen falta larriak salatzeko: OLAF formularioa