OHARRAK
Gure udalerrietan era askotako ekintzak burutzen dira, kultura, kirola, jaiak eta abarren nguruan. Sarritan aurkezleak behar izaten dira ekintzak azaltzeko, sariak banatzeko eta, orokorrean, ekitaldiei borobiltasuna emon ahal izateko. Zentzu horretan, aurkezleek berebiziko garrantzia daukie euskeraren presentzia finkatzeko eta areagotzeko.
Hori dala eta, deialdi zabala egiten deutsuegu interesa dozuen guztioi animatu zaitezien aurkezle poltsa osatu eta gure herrien beharrizanei erantzun deiegun. Izan zaitez zeu be aurkezle.