OHARRAK
Kirolak berebiziko garrantzia dauka gaur egungo gizartean. Ume zein gaztetxo gehienek kirolen bat aukeratzen dabe txiki-txikitatik. Ikastetxeetan be, guraso alkarteen bitartez,estola kirola izeneko egitasmoa lantzen da.
Ikastetxe askok Euskara Normalkuntza Planak onartuta daukiez, eta beraz, eskola esparruaren nguruko ekimenak be euskeraz garatzea guztiz garrantzitsutzat joten da. Horreetako ekimen bat kirola da. Baina askotan guraso alkarteek arazoak izaten dabez begirale euskaldunak lortzeko. Kirolaria bazara eta begirale izatea gurako bazendu, animau zaitez eta emoizu zure izena gaur bertan. Kirola zure zain.