OHARRAK
Umeak jagotea zeregin garrantzitsua da, umezaina umeakaz dagoan denpora luzean euskeraz egin ezkero, honeek euskera ikasi edo dakiena hobetu egiten dabelako. Beste alde batetik, ezinbesteko laguntza da familia bidezko transmisinoan eragiteko.
Halanda be, askotan umeak jagoteko pertsona euskalduna lortzea ataza mardula izaten da. Horregaitik, euskera zerbitzuak umejagole euskaldunen zerrenda osatu gura dogu eta informazino hori gurasoen eskura imini. Beraz, umeak jagotea gustukoa badozu eta euskalduna bazara, hauxe da zure aukerea. Txiri-txiri, euskeraz!