Galdakaoko Udalaka tokiko jarduera lagundu, sustatu eta bultzatu nahi ditu, COVID-19ak eragindako krisiaren kalte ekonomikoa samurtzeko laguntzak eskainiz.
Laguntza ekonomikoak dira, autonomoentzat, ondasun-erkidegoentzat, sozietate zibilentzat eta mikroenpresentzat, baldin eta alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz jarduerak eten edo larriki kaltetu badira, betiere onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.
Behin-behineko dirulaguntzak dira, larrialdi-egoera aldarrikatu izanaren ondorioz beren jarduera etenda eduki duten edo horrek kalte handia egin dien autonomo, ondasun-erkidego, elkarte zibil eta mikroenpresentzat, tokiko jarduera lagundu eta sustatzeko.
Autonomoei eta mikroenpresei zuzendutako ezohiko laguntzen lehen deialdia izapidetu ondoren, bigarren deialdi hau onartzea erabaki da, onuradunen kopurua handitzeko eta eskabideen justifikazioa errazteko.