Bilatzailea:

Galdakao ezagutu | Udal Artxiboa |

Udal Artxiboa

Udal Artxiboa

Ikus azpimenua

Udal Agiritegia, Galdakaoko udalaren dokumentu-ondarea zaintzeaz antolatzeaz eta hedatzeaz arduratzen den administrazio-atala da.

Udalaren dokumentu-ondarea udalak ekoitzi jaso eta kontserbatu dituen garai, euskarri eta formatu guztietako dokumentuek osatzen dute, bere jarduera, eskubide eta betebeharren testigantza gisa.

Udalaren dokumentu-ondarea herritarrena da. Herritar guztiek kontsultatu eta erreproduzitu ahal izango dituzte Udal Artxiboko dokumentuak, izaera pertsonaleko datuak dituztenak edo lege-xedapenen batek mugatutako sarbidea dutenak izan ezik.

Helbidea

  • Kurtzea Plaza 1
  • Tfnoa: 944010559

Artxiboaren zerbitzuak

1. Udal Artxiboko dokumentuak kontsultatzea

Pertsona fisiko eta juridiko guztiek dute eskubidea Udal Agiritegian gordetako dokumentuetara eta dokumentu horietan jasotako informaziora irispidea izateko indarrean dagoen legeriak zehaztutako salbuespenetan izan ezik. Bereziki haztatzen dira, hala badagokio, informazioa eskuratzeko eskubidea eta pertsonek beren datu pertsonalak eta ohorea, norberaren eta familiaren intimitaea eta norberaren irudia babesteko duten eskubidea.

Funtsak bi modutara kontsultatu ahal izango dira:

  • Identifikazio elektronikorik gabeko pertsona fisikoak: Instantzia orokor bat bete beharko duzue ESAN bulegoaren bidez edo web gunearen bidez
  • Identifikazio elektronikoa duten pertsona juridikoak eta pertsona fisikoak. Konsulta Egoitza Elektronikoaren bidez egingo dute. Horko katalogoan, artxiboko tramitea topatuko duzu.

Eskaera jaso ondoren, Aldez aurreko hitzordua ezarriko da.

1975. urtearen aurreko dokumentaziorako, Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoaren Katalogoan klikatuz eta Galdakaotik mugatuz. Foru Artxiboan zer udalerrik duten gordetako dokumentazioa eta zer egoratan dauden jakin nahi baduzu, klikatu hemen

2. Udal Atxiboko dokumentuen erreprografia

Erreprografia-zerbitzua emango da.

Zerbitzu publikoak emateagatiko tasa

3. Artxiboko funtsen gida

AMG-GUA funtsaren deskribapen-fitxaren eredua, ISAD(G) arauraen arabera

Identifikazio-Eremua

1.1 Erreferentzia-kodea: ES 48960 AMG-GUA

1.2 Izenburua: Galdakaoko Udal Artxiboa (Bizkaia)

Galdakaoko Udal Artxiboa

1.3 Data: .1745-2016

1.4 Deskribapen-maila: Funtsa

1.5 Bolumena eta euskarria

1.5.1: Bolumena:

6.400 instalazio-unitatean jasotako dokumentuen 685 metro lineal (65.500 espediente inguru)

Administrazio-Artxiboa (2012-2016):

100 metro lineal gutxi gorabehera (900 kutxa inguru) guztira 9.200 espediente ingurur instalatu dira Galdakaoko Uda Administrazio Artxiboan.

Bitarteko Artxiboa (1976-2011):

465 metro lineal gutxi gorabaehera (4.600 kutxa eta tamaina bereziko 120 liburu solte) guzitra, 38.200 espediente instatalu dira empresa zaintza-nabean, helbidea: Zabalandi auzoa, 49480 Zaratamo.

Artxibo Historikoa (1745-1975):

120 metro lineal (750 kutxa inguru eta tamina bereziko 35 liburu solte) guztira, 15.600 espediente inguru, Bizkaiko Foru Artxibo Historikoko 4. Solairuko 44 aretoan. Dokumentazio hori guztia 19.738 fitxarekin katalogatuta dago eta webgunean kontsulta daitezke zuzenean.

1.5.2 Euskarria:

Papera, digitalizazioak dituzten disko optikoak, aktak eta gordailu digitala (.pdf., .tiff., eta .jpg fitxategiak)

4. Artxiboaren Katalogoa

Katalogoa ezagutzeko, klikatu hemen

Gogoratu: Dokumentazioa aurkitzeko webgunearen kontsulta 50 urte baino gehiago eduki behar du, datuen babesa bermatzeko.

5. Parte hartu:

Katalogoan informazio-osorik gabeko argazkiak iristen zaizkigu. Artxiborako zaila da pertsonak ezagutea eta baita lekuak identifikatzea ere. Argazkiei buruzko informazioa emanez laguntzeko, gurekin harremanetan jartzeko eskatzen dizuegu.

Era berean Galdakaori buruzko argazki edo dokumentu-bilduma bat badaukazue, zabaltzeko eta kontserbartzeko interesgarriak izan daitzekeenak, jar zaitezkete gurekin harremanetan, bilduma hori balora dezagun.

6. Lotura interesgarriak:

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoa

Bizkaiko Probintziako Artxibo Historikoa

Dokuklik, Euskadiko Artxiboak,

Euskadiko Artxibo Historikoa

Espainiako Artxiboen Ataria (Pares)

Europako Artxiboen Ataria