ARTE ESZENIKOAK

ARTE ESZENIKOAK

Antzerki-saioak arrakasta handiko tailerrak dira gure udalerriko ikasleen artean. Hezkuntza eta Euskara Arloak, 2008-2009 ikasturteaz geroztik eten barik eskaini izan ditu tailerrok Galdakaoko hezkuntza-zentroetan, bai eta hezkuntza-zentroetatik kanpo ere. Xederik behinena, zeharkakoez gainera, euskarazko komunikazio gaitasuna eta, bereziki, ahozko adierazpena aberastea da.

Antzerkiaren bitartez hainbat dira ontzen diren aspektuak: talde-lana, kontzentrazio ahalmena, memoria, gorputzaren kontzientzia eta adierazpena, imajinazioa, erritmoa eta psikomotrizitatea, besteak beste.