Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak legez finkatzen dute bitarteko elektronikoen erabilera orokorra eta ohikoa, bai administrazio-prozeduran, bai administrazio publikoen araubide juridikoan, antolaketan eta funtzionamenduan.
Galdakaoko Udalak, administrazioa sinplikatzea, azkartasuna, eraginkortasuna eta interes orokorreko efizientzia direla medio eraldaketa horren aldeko apustua egin behar dela jakinik, Gardentasunaren eta Administrazio Elektronikoaren Plana onartu zuen azaroaren 13ko 2019-2172 zenbakidun Alkatetzaren Dekretuaren bidez.
Administrazio elektronikoarekin lotuta aurreikusitako ekintzen artean, paperik gabeko administrazio gardena ezartzeko eta lortzeko beharrezko hardwarea eta softwarea eskuratzea dago.
Bideoaktak edo audioaktak ezartzeko sistemarekin, hala badagokio, Osoko Bilkuraren, informazio-batzordeen edo kide anitzeko beste organo batzuen udal-aktak egiteko eta kudeatzeko, administrazio-prozeduren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen da; izan ere, murriztu eta arindu egiten dira osoko bilkuren eta kide anitzeko gainerako organoen aktak egiteko behar diren denborak, eta, gainera, hobetu egiten dira erakunde-gardentasunean, sinplifikazioan eta administrazio-modernizazioan.