Konpondu nahi den arazoa, lehenik eta behin, udal-ondarea babesteko dokumentu integralik eza da.
Behar-beharrezkoa da kultura-, natura- eta paisaia-ondareari buruzko katalogo bat idaztea, bai eta udalak azken proposamena onartzea ere; izan ere, lanerako tresna erabilgarria izango litzateke administrazioarentzat obra-lizentziak emateko garaian, higiezin bakoitzaren babes-mailak kontuan hartuta eta ondarea behar bezala babestuko litzatekeela ziurtatuta.
Dokumentu berriarekin, indarrean dagoen araudira egokituta egoteaz gain, babestutako higiezin bakoitzaren katalogo-fitxa oso batzuk eduki beharko lirateke, eta fitxa horiek beharrezko informazio argi eta zehatz guztia emango diote udalari, haietan egin litezkeen esku-hartzeen baimenak eta lizentziak emateko. Gainera, lehen esan bezala, dokumentu berriaren garapenak babestutako ondasunetan esku hartzeko tresna objektibo bat eskainiko du, herritarrek jakin ahal izan dezaten zer dakarren ondasun bat kultura-babesen katalogoan sartzeak.
Babesen Katalogoa egiteak Galdakaoko udalerriko ondarea osatzen duten arkitektura-, arkeologia-, etnologia-, paleontologia-, natura- eta paisaia-elementuen multzoaren gozamena eta babes eraginkorra sustatu eta ahalbidetzea du helburu.
Katalogoaren helburua udalerriko ondare higiezina babestea da, eta, horretarako, araudi argi bat ezartzen du babestutako elementuetan egin beharreko edozein motatako esku-hartzeak arautzeko, elementu horiek babestea eta, aldi berean, babestutako elementu bakoitzaren erabilera egokiak ezartzea edo mantentzea, haren ondare-intereserako.
Dokumentu berria garatzeak babestutako ondasunetan esku hartzeko tresna objektiboa emango du, eta, horri esker, herritarrek jakin ahal izango dute zer dakarren ondasun bat babes-katalogoan sartzeak.