Arau-proiektuen kontsulta publikoa eta tramitea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, herri-galdeketa bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak eragin ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek duten iritzia eskatuko zaie ondoko puntu hauei buruz:

  • Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  • Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
  • Arauaren helburuak.
  • Konponbide alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Galdakaoko Udalak aurretiazko herri-galdeketa hau abiarazi du, gai honetan interesa duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek ekarpenak aurkez ditzaten ..........ra arte.

TERRAZAK ETA MAHAITXOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA PUNTUALA

Onartutako aldaketek 3., 5., 6., 12. eta 18. artikuluei eragiten diete, eta honako hauek dira: 3. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 3. artikulua.- Betekizunak. Ostalaritzako terrazak edo mahai hankabakarrak ostalaritzako jarduera bat Ireki eta Funtzionatzeko Lizentzia duten taberna, kafetegi, jatetxe, txokolateria eta abarretako titularrek soilik ipin ditzakete. Onartutako aldaketa: 3. artikulua.- Betekizunak. Ostalaritzako terrazak eta mahaitxoak ostalaritza-jarduera irekitzeko eta funtzionatzeko lizentzia duten taberna, kafetegi, jatetxe, txokolategi eta abarren titularrek baino ezin dituzte instalatu, betiere Udalarekin zorrik ez badute eta dagozkien zergak eta tasak ordainduta badituzte. 5. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 5. artikulua.- Garapena luzetara. 1. Instalazioaren gehinezko garapena, alboetako babesak barne, edozein direlarik ere, inoiz ere ez dute luzerako hamabi metroak etenik gabe gaindituko. 2. Gehienezko muga horrezaz aparte, proiektatutako instalazioak jarduera nagusia burutzen den lokaleko fatxadaren luzera gainditzen badu, aurrean jarri nahi zaien gainerako lokalen titularren onespena egiaztatu beharko da ondoko kasuetan: a) Honelako instalazioak erabiltzeko ostalaritzako establezimenduak direnean; edo b) Merkataritzako erabilerari dagokionetan eta eragindako establezimenduko fatxadaren lerrokatzetik lau (4) metroko distantzia baino txikiagora daudenean. Onartutako aldaketa: 5. artikulua.- Luzetarako garapena. Instalazioen gehieneko garapena, alboetako babesak barne, etenik gabeko 12 metrokoa izango da. Etengabe jartzea ezinezkoa denean, terrazak jarri ahal izango dira lokala dagoen eraikineko fatxada batean edo batzuetan, baldin eta tarteen baturak ez badu gainditzen aipatutako 12 metroko gehieneko distantzia. 2. Proiektatutako instalazioa etenik gabekoa bada, edo bertako edozein zatik jarduera nagusiaren euskarri den lokalaren fatxadaren luzera gainditzen badu, aurrean jarri nahi zaien gainerako lokalen titularren adostasuna egiaztatu beharko da honako kasu hauetan: a) Horrelako instalazioak eduki ditzaketen ostalaritza-establezimenduak direnean; edo b) Merkataritza-erabilerakoak direnean eta eragindako establezimenduaren fatxadaren lerrokaduratik lau (4) metro baino gutxiagora daudenean. 6. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 6. artikulua.-Okupazioa 1. Terrazek eta mahaitxoek, 3.eta 4.artikuluetan jasotzen diren mugei kalterik egin gabe, ondoko okupazio-baldintzak bete beharko dituzte: a) Instalazioak, kasu guztietan, bi metroko zabalerako oinezkoentzako ibilbidea, oztoporik gabe, bermatu beharko du. b) Luzetara jarriko dira, espaloiaren hertzean, eta horretatik gutxienez hogeita hamar zentimetroko tartea utzita, aparkatutako ibilgailuetako bidaiarien sarrera-irteera ez oztopatzeko, babeseko hesirik egon ezik. Kasu horretan, barneko proiekzio bertikaletik gutxienez hamar zentimetro tartea egon beharko da; eta, gainera, espaloiak gutxienez sei (6) metroko zabalera duenean, oinezkoentzat lau (4) metroko zabalerako ibilbide iraunkorra, oztoporik gabe, bermatu beharko da. Aitzitik, zabalera ez bada sei (6) metrora iristen, instalazioarenak ezin izango du bi (2) metrotik gorakoa izan. 2. Aurreko atalean ezarritakoaz gain, oinezkoentzako ibilbide librea handi daiteke eskumena duen arloak arrazoituta, oinezkoen trafikoaren trinkotasunak hala eskatzen duenean. 3. Behar bezala argudiatutako salbuespenezko inguruabarrengatik, terraza edo mahaitxoak establezimenduaren fatxada ondoan kokatzea komenigarria balitz, baimena eman dakioke arlo horrek proposatutako diseinu eta baldintzen arabera. 4. Jardueraren funtzionamenduko ordutegitik kanpo, herritarren erabilerako eremu guztietatik kendu beharko dira aulkiak, mahaiak, itzalkinak eta abar, edo terraza eta mahaitxoen bestelako edozein osagai mugikor, Leku pribatu eta itxian utziz. Onartutako aldaketa: 6. artikulua.-Okupazioa 5. puntua gehitzen da: ekainaren 15etik Galdakaoko jaiak amaitu arteko aldian, terrazak eta mahaitxoak erabiltzea baimendu ahal izango da. Baimenak emateko baldintzak eta betekizunak Alkatetzaren Dekretu bidez zehaztuko dira, eskaerak hasteko data baino lehen, eta dagokien tasa ordaindu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epe arruntean, terrazak ekainaren 15etik Galdakaoko jaiak amaitu arte luzatzeko eskatzen duten adierazi beharko dute. Zabaltzeak egiteko baldintzak eta betekizunak Alkatetzaren Dekretu bidez zehaztuko dira, eskaerak hasteko data baino lehen, eta dagokion zerga ordaindu beharko da. 12. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 12. artikulua.-Espazio libre singularrak. Espazio libre singularretn terrazak eta mahai hankabarrak instalatzeko lizentzia eskabideak ebatziko ditu arrazoiturik eskumena duen arloak, ingurua, begi-inpaktua, pertsona eta ibilgailuen joan-etorriak, hala nola egoki iritzitakoak kontuan harturik, eta ahal den neurrian araudi orokorra ezarriz. Onartutako aldaketa: 12. artikulua. Espazio libre bereziak Espazio libre berezietan terrazak eta mahaitxoak jartzeko lizentzia-eskaerak arlo eskudunak ebatziko ditu, behar bezala justifikatuta, ingurunearen inguruabarrak, pertsonen eta ibilgailuen fluxuaren begi-inpaktua eta egokitzat jotzen diren beste batzuk kontuan hartuta, eta ahal den neurrian araudi orokorra aplikatzen saiatuz. Ordenantza honen ondorioetarako, plaza edo espazio libreak ere espazio libre berezitzat hartu ahal izango dira, baldin eta, bertara iristeko, erdi-oinezko eta noranzko bakarreko galtzadak zeharkatu behar badira, espaloirik gabe edo galtzadaren maila berean, betiere zeharkatu beharreko bidearen gehieneko abiadura 20 km/h-ra badago. Artikulu horren arabera, leku bererako eskaera bat baino gehiago badago, modu arrazoituan ebatziko da, ekitate- eta proportzionaltasun-irizpideen arabera, Alkatetzaren Dekretu bidez, eta okupazioaren eta espazio-banaketaren ehunekoak ezarri ahal izango dira. 18. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 18. artikulua.- Eskabideak aurkezteko epea eta indarraldia 1. Terrazak eta mahaitxoak jartzeko lizentzietarako eskabideak apirilean soilik egingo dira, hil horretan egin ez diren eskabideak epez kanpo geratuz eta ondorioz besterik gabe ez onartuz. 2. Interesdunek eskatutakoaren araberako indarraldia izango dute lizentziek, baina beti ondoko baldintzak betez: a) Lizentzia eman ahal izango da soilik eskatu den urterako, gehienez hamabi (12) hilabeteko indarraldia izango duelarik: b) Eskatutako epealdiarekiko luzapenik ez da emango; c) Lizentziek ez dute berritzeko aukerarik.Beraz, indarraldiaren epea iragan ondoren, hurrengo urtera arte itxaron beharko da eskabide berri bat egiteko. 3. Indarraldia iragan ondoren, lizentziaren titularrak instalazio osoa kendu beharko da bide publikoa aurreko egoerara itzuliz. Onartutako aldaketa: 18. artikulua.-Plazo de solicitud y vigencia 1.- 2023rako eta hurrengoetarako terrazetarako eta mahaitxoetarako lizentzien eskaerak aurreko urteko abenduan soilik egingo dira, eta epez kanpo geratuko da hilabete horretan egin ez den beste edozein eskaera; beraz, automatikoki ukatuko da, artikulu honetako 2. paragrafoan jasotako salbuespenarekin. 2.- Jarduera nagusia egiteko udal-baimena eskaera-epea amaitu ondoren ematen denean edo epe horren ondoren titulartasun-aldaketa bat onartzen denean, interesdunak 30 eguneko epea izango du eskaera egiteko, baimena ematen denetik zenbatzen hasita. Interesdunak Udalari legozkiokeen tasak eta gainerako zergak ordainduko dizkio, eta zenbatekoa murriztu egingo da emakida-denboraren proportzioan. 3.- 2022rako terrazetarako eta mahaitxoetarako lizentziak apirilean eskatuko dira, aurreko araudiaren arabera. 4.- Lizentzien indarraldia interesdunak eskatutakoaren araberakoa izango da, baina betiere honako baldintza hauekin: a) lizentzia eskatu den urterako bakarrik eman ahal izango da, eta gehieneko indarraldia hamabi (12) hilabetekoa izango da. b) ez da luzapenik emango eskatutako epealdiari dagokionez; c) lizentziek ez dute berritzeko aukerarik; beraz, indarraldia igaro ondoren, hurrengo urtera arte itxaron behar da beste lizentzia bat eskatzeko 5.- Indarraldia amaitutakoan, lizentziaren titularrak instalazio osoa erretiratu beharko du, eta bide publikoa lehengo egoerara itzuli."

Dokumentuek deskargatzea

Alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea itxita