Bilatzailea:

Zerbitzuak | Herritarren parte-hartzea |

Arau-proiektuen kontsulta publikoa eta tramitea

Arau-proiektuen kontsulta publikoa eta tramitea

Ikus azpimenua

Arau-proiektuen kontsulta publikoa eta tramitea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, herri-galdeketa bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak eragin ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek duten iritzia eskatuko zaie ondoko puntu hauei buruz:


  • Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  • Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
  • Arauaren helburuak.
  • Konponbide alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Gai honetan interesa duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek ekarpenak egin ditzaten, Galdakaoko Udalak aurretiazko kontsulta publiko hau egin du.


AURRETIKO KONTSULTA PUBLIKOA, GALDAKAOKO HERRITARREN PARTE-HARTZEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA BERRIAREN PROIEKTUARI BURUZKOA

Herritarren parte-hartzea udal-politikaren erdigunean kokatzeko helburuarekin bat ("Gero bat denontzat. Un futuro compartido" planaren 67. neurria). Egungo gobernu-taldeak agintaldiaren amaieran herritarren parte-hartze ordenantza bat izatea ezarri du helburu gisa. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak berak 68. artikuluan ezartzen duenez, euskal udalek herritarren partaidetzarako politika garatu beharko dute, ahal dela udal-erregelamendu organiko baten bidez. Hamabost eguneko epea emango da, ekainaren 3tik 17ra, arau-testu hori egiteko egoki iritzitako alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Horretarako, ordenantza-proiektuaren laburpen bat egiten da jarraian, proiektuaren edukiak jasotzen dituena.

Ekarpenak aurkezteko epea

2022/06/03 - 2022/06/17

Dokumentuek deskargatzea

espaloi publikoen gaineko pasabideeskubidea erreserbatzeko eraikuntzari buruzko ordenantza aldatzeari hasierako onarpena ematen diona.

Galdakaoko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 12an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zion espaloi publikoen gaineko pasabideeskubidea erreserbatzeko eraikuntzari buruzko ordenantzaren aldaketari, eta dagokion iragarkia <> delakoan argitaratzea xedatu zuen, baita jendaurrean jartzea ere erakundearen iragarki-taulan, hogeita hamar eguneko epean interesdunek espedientea berrikusteko eta erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Onartutako aldaketek 6. eta 7. planoei eragiten diete, eta Galdakaoko Udaleko Hirigintza Arloan daude eskuragarri. Aldaketa hemendik aurrera elebiduna, euskara-gaztelania izango den testua aldatzean datza

Ekarpenak aurkezteko epea

2022/06/02 - 2022/06/30

Dokumentuek deskargatzea

Galdakaoko udalerrian Gorozibaiko UE-GO-3ri dagozkion lurrak erosteko transakzio- eta desjabetzehitzarmenaren hasierako onespena jendaurrean jartzea.

Hirigintza Arloaren 1865/2022 espedientean, Galdakaoko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko maiatzaren 12an egindako bilkuran, Gorozibaiko UEGO-3ri dagozkion lurrak erosteko transakzio- eta desjabetze-hitzarmenari hasierako onespena ematea erabaki du. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko 8. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jendaurrean jartzen da Gorozibaiko UE-GO-3ri dagozkion lurrak erosteko transakzio- eta desjabetzehitzarmenaren proposamena, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Horretarako, aipatutako hitzarmenaren testu osoa erreproduzitzen da, baina ez dira jaso datu pertsonalen babesari dagokionez babes handiagoa behar duten datuak. Aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, hala badagokio, Udalbatzari aurkeztuko zaizkio, Batzordeak irizpena eman ondoren, eta behin betiko onartzeko proposamena egingo da. Dena den, hasierako proposamena automatikoki behin betiko bihurtuko da, eta ez da beste erabakirik hartu beharko, jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkezten ez bada.

Ekarpenak aurkezteko epea

- 2022/06/22

Dokumentuek deskargatzea

BIDAIARIEN HIRIKO AUTOBUS GARRAIO ZERBITZUAREN ERREGELAMENDU PROIEKTUAREN AURREKO KONTSULTA PUBLIKOA

Hiriko autobus-garraio zerbitzu publikoaren funtzionamendua behar bezala arautzea bilatzen da, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planarekin bat etorriz, garraio publikoaren erabilera sustatzea ahalbidetzen baitu. Hiriko autobus-garraioko zerbitzuak herritarren erreklamazio gehien izaten ditu, beraien ekarpenekin lagun dezaketelarik. Onartu beharra dago zerbitzu hori arautuko duen Erregelamendurik ez dagoelako, eta hiriko autobus-garraioaren zerbitzua zeharka kudeatzeko kontratazio-espedientea berehala izapidetu behar delako. Beraz, interes publikoko arrazoiek justifikatzen dute testua idaztea, zerbitzuaren inguruabarrekin bat datorren arau-testu bihurtuko dena. Ondorioz, helburu bikoitza lortu nahi da: zerbitzuaren funtzionamendua arautzea eta hiriko autobus-garraioaren erabilera sustatzea.

Ekarpenak aurkezteko epea

2022/05/24 - 2022/06/13

Dokumentuek deskargatzea

Jendaurrean jartzea jarduera-lizentzia Erletxe industrialdean E plataforman, 17. eraikinean.

Jendaurrean jartzea marmolgintzarako establezimenduko jarduera-lizentziari buruzko espedientea, Erletxe industrialdean dagoen industria-establezimenduan, E plataforman, 17. eraikinean.

Ekarpenak aurkezteko epea

2022/05/03 - 2022/05/23

Dokumentuek deskargatzea

ALDEZ AURREKO KONTSULTA PUBLIKOA, GALDAKAOKO UDALAREN KULTURA ONDAREAREN KATALOGOA ETA BABESERAKO ARAUDIA ONARTZEARI BURUZKOA

Konpondu nahi den arazoa, lehenik eta behin, udal-ondarea babesteko dokumentu integralik eza da. Behar-beharrezkoa da kultura-, natura- eta paisaia-ondareari buruzko katalogo bat idaztea, bai eta udalak azken proposamena onartzea ere; izan ere, lanerako tresna erabilgarria izango litzateke administrazioarentzat obra-lizentziak emateko garaian, higiezin bakoitzaren babes-mailak kontuan hartuta eta ondarea behar bezala babestuko litzatekeela ziurtatuta. Dokumentu berriarekin, indarrean dagoen araudira egokituta egoteaz gain, babestutako higiezin bakoitzaren katalogo-fitxa oso batzuk eduki beharko lirateke, eta fitxa horiek beharrezko informazio argi eta zehatz guztia emango diote udalari, haietan egin litezkeen esku-hartzeen baimenak eta lizentziak emateko. Gainera, lehen esan bezala, dokumentu berriaren garapenak babestutako ondasunetan esku hartzeko tresna objektibo bat eskainiko du, herritarrek jakin ahal izan dezaten zer dakarren ondasun bat kultura-babesen katalogoan sartzeak. Babesen Katalogoa egiteak Galdakaoko udalerriko ondarea osatzen duten arkitektura-, arkeologia-, etnologia-, paleontologia-, natura- eta paisaia-elementuen multzoaren gozamena eta babes eraginkorra sustatu eta ahalbidetzea du helburu. Katalogoaren helburua udalerriko ondare higiezina babestea da, eta, horretarako, araudi argi bat ezartzen du babestutako elementuetan egin beharreko edozein motatako esku-hartzeak arautzeko, elementu horiek babestea eta, aldi berean, babestutako elementu bakoitzaren erabilera egokiak ezartzea edo mantentzea, haren ondare-intereserako. Dokumentu berria garatzeak babestutako ondasunetan esku hartzeko tresna objektiboa emango du, eta, horri esker, herritarrek jakin ahal izango dute zer dakarren ondasun bat babes-katalogoan sartzeak.

Ekarpenak aurkezteko epea

2022/04/29 - 2022/05/19

Dokumentuek deskargatzea

TERRAZAK ETA MAHAITXOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA PUNTUALA

Onartutako aldaketek 3., 5., 6., 12. eta 18. artikuluei eragiten diete, eta honako hauek dira: 3. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 3. artikulua.- Betekizunak. Ostalaritzako terrazak edo mahai hankabakarrak ostalaritzako jarduera bat Ireki eta Funtzionatzeko Lizentzia duten taberna, kafetegi, jatetxe, txokolateria eta abarretako titularrek soilik ipin ditzakete. Onartutako aldaketa: 3. artikulua.- Betekizunak. Ostalaritzako terrazak eta mahaitxoak ostalaritza-jarduera irekitzeko eta funtzionatzeko lizentzia duten taberna, kafetegi, jatetxe, txokolategi eta abarren titularrek baino ezin dituzte instalatu, betiere Udalarekin zorrik ez badute eta dagozkien zergak eta tasak ordainduta badituzte. 5. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 5. artikulua.- Garapena luzetara. 1. Instalazioaren gehinezko garapena, alboetako babesak barne, edozein direlarik ere, inoiz ere ez dute luzerako hamabi metroak etenik gabe gaindituko. 2. Gehienezko muga horrezaz aparte, proiektatutako instalazioak jarduera nagusia burutzen den lokaleko fatxadaren luzera gainditzen badu, aurrean jarri nahi zaien gainerako lokalen titularren onespena egiaztatu beharko da ondoko kasuetan: a) Honelako instalazioak erabiltzeko ostalaritzako establezimenduak direnean; edo b) Merkataritzako erabilerari dagokionetan eta eragindako establezimenduko fatxadaren lerrokatzetik lau (4) metroko distantzia baino txikiagora daudenean. Onartutako aldaketa: 5. artikulua.- Luzetarako garapena. Instalazioen gehieneko garapena, alboetako babesak barne, etenik gabeko 12 metrokoa izango da. Etengabe jartzea ezinezkoa denean, terrazak jarri ahal izango dira lokala dagoen eraikineko fatxada batean edo batzuetan, baldin eta tarteen baturak ez badu gainditzen aipatutako 12 metroko gehieneko distantzia. 2. Proiektatutako instalazioa etenik gabekoa bada, edo bertako edozein zatik jarduera nagusiaren euskarri den lokalaren fatxadaren luzera gainditzen badu, aurrean jarri nahi zaien gainerako lokalen titularren adostasuna egiaztatu beharko da honako kasu hauetan: a) Horrelako instalazioak eduki ditzaketen ostalaritza-establezimenduak direnean; edo b) Merkataritza-erabilerakoak direnean eta eragindako establezimenduaren fatxadaren lerrokaduratik lau (4) metro baino gutxiagora daudenean. 6. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 6. artikulua.-Okupazioa 1. Terrazek eta mahaitxoek, 3.eta 4.artikuluetan jasotzen diren mugei kalterik egin gabe, ondoko okupazio-baldintzak bete beharko dituzte: a) Instalazioak, kasu guztietan, bi metroko zabalerako oinezkoentzako ibilbidea, oztoporik gabe, bermatu beharko du. b) Luzetara jarriko dira, espaloiaren hertzean, eta horretatik gutxienez hogeita hamar zentimetroko tartea utzita, aparkatutako ibilgailuetako bidaiarien sarrera-irteera ez oztopatzeko, babeseko hesirik egon ezik. Kasu horretan, barneko proiekzio bertikaletik gutxienez hamar zentimetro tartea egon beharko da; eta, gainera, espaloiak gutxienez sei (6) metroko zabalera duenean, oinezkoentzat lau (4) metroko zabalerako ibilbide iraunkorra, oztoporik gabe, bermatu beharko da. Aitzitik, zabalera ez bada sei (6) metrora iristen, instalazioarenak ezin izango du bi (2) metrotik gorakoa izan. 2. Aurreko atalean ezarritakoaz gain, oinezkoentzako ibilbide librea handi daiteke eskumena duen arloak arrazoituta, oinezkoen trafikoaren trinkotasunak hala eskatzen duenean. 3. Behar bezala argudiatutako salbuespenezko inguruabarrengatik, terraza edo mahaitxoak establezimenduaren fatxada ondoan kokatzea komenigarria balitz, baimena eman dakioke arlo horrek proposatutako diseinu eta baldintzen arabera. 4. Jardueraren funtzionamenduko ordutegitik kanpo, herritarren erabilerako eremu guztietatik kendu beharko dira aulkiak, mahaiak, itzalkinak eta abar, edo terraza eta mahaitxoen bestelako edozein osagai mugikor, Leku pribatu eta itxian utziz. Onartutako aldaketa: 6. artikulua.-Okupazioa 5. puntua gehitzen da: ekainaren 15etik Galdakaoko jaiak amaitu arteko aldian, terrazak eta mahaitxoak erabiltzea baimendu ahal izango da. Baimenak emateko baldintzak eta betekizunak Alkatetzaren Dekretu bidez zehaztuko dira, eskaerak hasteko data baino lehen, eta dagokien tasa ordaindu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epe arruntean, terrazak ekainaren 15etik Galdakaoko jaiak amaitu arte luzatzeko eskatzen duten adierazi beharko dute. Zabaltzeak egiteko baldintzak eta betekizunak Alkatetzaren Dekretu bidez zehaztuko dira, eskaerak hasteko data baino lehen, eta dagokion zerga ordaindu beharko da. 12. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 12. artikulua.-Espazio libre singularrak. Espazio libre singularretn terrazak eta mahai hankabarrak instalatzeko lizentzia eskabideak ebatziko ditu arrazoiturik eskumena duen arloak, ingurua, begi-inpaktua, pertsona eta ibilgailuen joan-etorriak, hala nola egoki iritzitakoak kontuan harturik, eta ahal den neurrian araudi orokorra ezarriz. Onartutako aldaketa: 12. artikulua. Espazio libre bereziak Espazio libre berezietan terrazak eta mahaitxoak jartzeko lizentzia-eskaerak arlo eskudunak ebatziko ditu, behar bezala justifikatuta, ingurunearen inguruabarrak, pertsonen eta ibilgailuen fluxuaren begi-inpaktua eta egokitzat jotzen diren beste batzuk kontuan hartuta, eta ahal den neurrian araudi orokorra aplikatzen saiatuz. Ordenantza honen ondorioetarako, plaza edo espazio libreak ere espazio libre berezitzat hartu ahal izango dira, baldin eta, bertara iristeko, erdi-oinezko eta noranzko bakarreko galtzadak zeharkatu behar badira, espaloirik gabe edo galtzadaren maila berean, betiere zeharkatu beharreko bidearen gehieneko abiadura 20 km/h-ra badago. Artikulu horren arabera, leku bererako eskaera bat baino gehiago badago, modu arrazoituan ebatziko da, ekitate- eta proportzionaltasun-irizpideen arabera, Alkatetzaren Dekretu bidez, eta okupazioaren eta espazio-banaketaren ehunekoak ezarri ahal izango dira. 18. ARTIKULUA Aurreko idazketa: 18. artikulua.- Eskabideak aurkezteko epea eta indarraldia 1. Terrazak eta mahaitxoak jartzeko lizentzietarako eskabideak apirilean soilik egingo dira, hil horretan egin ez diren eskabideak epez kanpo geratuz eta ondorioz besterik gabe ez onartuz. 2. Interesdunek eskatutakoaren araberako indarraldia izango dute lizentziek, baina beti ondoko baldintzak betez: a) Lizentzia eman ahal izango da soilik eskatu den urterako, gehienez hamabi (12) hilabeteko indarraldia izango duelarik: b) Eskatutako epealdiarekiko luzapenik ez da emango; c) Lizentziek ez dute berritzeko aukerarik.Beraz, indarraldiaren epea iragan ondoren, hurrengo urtera arte itxaron beharko da eskabide berri bat egiteko. 3. Indarraldia iragan ondoren, lizentziaren titularrak instalazio osoa kendu beharko da bide publikoa aurreko egoerara itzuliz. Onartutako aldaketa: 18. artikulua.-Plazo de solicitud y vigencia 1.- 2023rako eta hurrengoetarako terrazetarako eta mahaitxoetarako lizentzien eskaerak aurreko urteko abenduan soilik egingo dira, eta epez kanpo geratuko da hilabete horretan egin ez den beste edozein eskaera; beraz, automatikoki ukatuko da, artikulu honetako 2. paragrafoan jasotako salbuespenarekin. 2.- Jarduera nagusia egiteko udal-baimena eskaera-epea amaitu ondoren ematen denean edo epe horren ondoren titulartasun-aldaketa bat onartzen denean, interesdunak 30 eguneko epea izango du eskaera egiteko, baimena ematen denetik zenbatzen hasita. Interesdunak Udalari legozkiokeen tasak eta gainerako zergak ordainduko dizkio, eta zenbatekoa murriztu egingo da emakida-denboraren proportzioan. 3.- 2022rako terrazetarako eta mahaitxoetarako lizentziak apirilean eskatuko dira, aurreko araudiaren arabera. 4.- Lizentzien indarraldia interesdunak eskatutakoaren araberakoa izango da, baina betiere honako baldintza hauekin: a) lizentzia eskatu den urterako bakarrik eman ahal izango da, eta gehieneko indarraldia hamabi (12) hilabetekoa izango da. b) ez da luzapenik emango eskatutako epealdiari dagokionez; c) lizentziek ez dute berritzeko aukerarik; beraz, indarraldia igaro ondoren, hurrengo urtera arte itxaron behar da beste lizentzia bat eskatzeko 5.- Indarraldia amaitutakoan, lizentziaren titularrak instalazio osoa erretiratu beharko du, eta bide publikoa lehengo egoerara itzuli."

Dokumentuek deskargatzea

ALDEZ AURREKO KONTSULTA PUBLIKOA, GALDAKAOKO ENTITATE, ELKARTE ETA BESTE TALDE EDO KOLEKTIBO BATZUEI UDAL LOKALEN ETA ARETOEN UDAL ERABILERA LAGAPENAK ARAUTZEKO UDAL ORDENANTZA BERRIAREN PROIEKTUARI BURUZKOA

Toki-korporazioen betebeharra da, legez, interes orokorrak defendatzeko elkarteak garatzen laguntzea, baita, ahal duten neurrian, baliabide publikoaz laguntzea beraien jarduerak gauzatzeko. Hori horrela izanik, orain arte lokalen erabilera-lagapenak udal-arlo desberdinek koordinaziorik gabe egin dituztela egiaztatu da, irizpide komunik gabe eta lagapen-hartzaileei eskubide eta betebeharren araubide bera aplikatu gabe. Ondorioz, beharrezkotzat jotzen da araugintza-antolamenduko tresna onartzea, udal-ondasun jakin batzuen erabilera-lagapenei kontrol instituzional eta segurtasun juridiko handiagoa emateko, lagapen-erregimena argituz eta berdinduz. Era berean, egokitzat jotzen da ordenantza proiektu horren izapidetzerako prozedurari ekitea, horren onarpenaren bidez Galdakaoko elkarte guztien konkurrentzia bermatu dadin, eta elkarte horien hautaketa gutxieneko irizpide publiko bidezkoen bidez arautu dadin, balizko baliabide-urritasuneko egoerak aurreikus baitaitezke, eskari proportzioarekin alderatuta.

Ekarpenak aurkezteko epea

2022/02/24 - 2022/03/17

Dokumentuek deskargatzea

BIDEOAKTEN SISTEMA TXERTATZEKO UAO ALDATZEARI BURUZKO IZAPIDETZA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak legez finkatzen dute bitarteko elektronikoen erabilera orokorra eta ohikoa, bai administrazio-prozeduran, bai administrazio publikoen araubide juridikoan, antolaketan eta funtzionamenduan. Galdakaoko Udalak, administrazioa sinplikatzea, azkartasuna, eraginkortasuna eta interes orokorreko efizientzia direla medio eraldaketa horren aldeko apustua egin behar dela jakinik, Gardentasunaren eta Administrazio Elektronikoaren Plana onartu zuen azaroaren 13ko 2019-2172 zenbakidun Alkatetzaren Dekretuaren bidez. Administrazio elektronikoarekin lotuta aurreikusitako ekintzen artean, paperik gabeko administrazio gardena ezartzeko eta lortzeko beharrezko hardwarea eta softwarea eskuratzea dago. Bideoaktak edo audioaktak ezartzeko sistemarekin, hala badagokio, Osoko Bilkuraren, informazio-batzordeen edo kide anitzeko beste organo batzuen udal-aktak egiteko eta kudeatzeko, administrazio-prozeduren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen da; izan ere, murriztu eta arindu egiten dira osoko bilkuren eta kide anitzeko gainerako organoen aktak egiteko behar diren denborak, eta, gainera, hobetu egiten dira erakunde-gardentasunean, sinplifikazioan eta administrazio-modernizazioan.

ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA ARAUTZEN DUTEN ORDENANTZA BERRIAREN PROIKETUARI BURUZKO AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA (PROZEDURA ELEKTRONIKO OROKORRA)

Oraingo eremuan, 39/2015 Legeak adierazten duen bezala, tramitazio elektronikoa ezin da oraindik prozedurak kudeatzeko era berezia izan, baina Administrazioen ohiko jarduna izan behar da. Paperarik gabeko Administrazioa, funtzionamendu erabat elektroniko batean oinarrituta izateko erronka arin eta eraginkortasunez lor dadin, beharrezkoa da oinarrizko erregulazioa ordenatu, osatu eta egokitzea udal antolaketara.

Ekarpenak aurkezteko epea

2019/03/06 - 2019/03/27

Dokumentuek deskargatzea

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ARAUTZEKO UDAL ERREGELAMENDUA ALDATZEARI BURUZKO AURREKO GALDEKETA PUBLIKOA

Erregelamendu honek etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren prestazioa erregulatu nahi du, onuradun izan nahi duten pertsonei elementu definitzaile argiak, eraginkorrak eta eskubideak eta betebeharrak ulertzen lagunduko dietenak eskainiz.

Ekarpenak aurkezteko epea

2018/06/09 - 2018/06/29

Dokumentuek deskargatzea

GALDAKAOKO UDALERRIAN ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA BERRIKO PROIEKTUAREN GAINEKO AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA

Herritarrek gero eta sentsibilitate handiagoa eta edozein izakirenganako krudeltasuna eta behar ez den sufrimendua txikitzearen aldeko jendartearen aldarria ere gero eta handiagoa denez, animaliak eduki ea babesteari buruzko ordenantza berrikusi beharra dago, Galdakaoko udalerrian animaliek kudeaketa eta babes egokia izan dezaten.