Bilatzailea:

Zerbitzuak | Kirolak |

Altzeu

Altzeu

Ikus azpimenua

JARDUERA FISIKORAKO ORIENTAZIO ZERBITZUA


Galdakaoko biztanle guztientzat DOAKOA den zerbitzua da Altzeu, bakoitzaren gaitasun eta zailtasunetara egokituz bizi ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzeko. Jarduera fisikoa modu erregularrean egiteak onura ugari eragiten dizkio osasunari eta hainbat gaixotasuni aurre egiteko eraginkorra dela frogatu da, hala nola, hipertentsioa, diabetesa, asma, hiperkolesterolemia eta depresioa, beste batzuen artean. Helburua ohitura sedentarioa murriztea da; gizarte aktibo bat bultzatzea , pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.

Orientatzaileak, hau da, jarduera fisikoko profesional batek, zure beharrak eta lehentasunak aintzat hartuz, lagundu egingo zaitu. Zuretzat egokiena den jarduera identifikatuko du, programa bat proposatu, edota zuri hobekien egokitzen zaizkizun udalerriko jardueren berri emango dizu , baita elkarrekin jarritako helburuen betetze mailaren jarraipena egin ere. Beste aldetik, tailerretan indarra, oreka, erresistentzia eta malgutasuna landuko da zure ongizatea lortzeko.

HEMEN ESKUORRIA DESKARGATU


ORDUTEGIA
Torrezabal - Lehendakari Agirre Plaza
Astelehena: 10:00-14:00
Osasun Etxea - Bizkai Kalea, 42A
Osteguna: 16:00-20:00


Animatu eta kontaktuan jarri!
Deitu edo idatzi honako helbidera lehenengo elkarrizketarako hitzordua zehazteko
671 71 99 73
jon.oteo@mugikon.com