Hauek dira Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintza arloko adinekoen zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.
- Adinekoak dinamizatzeko programa.
- Adinekoen zentro soziokulturalak.
- Zainduz- Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua.
Gainera, zerbitzuak adinekoen beharrei erantzuten die. Aisialdiko jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOren bidaiei buruzko informazioa eta erretirodunentzako eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du (Terma programa, deskontuak garraioetan) eta era guztietako kontsultak eta aholkularitza eskaintzen ditu.
Hori guztia astelehen, asteazken eta ostiraletan 10: 00etatik 13: 30era eta ostegunetan 16: 00etatik 18: 00etara Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3, Ardantza Parkea) edo 944 010 545 telefonoan.
Adinekoen Plan Estrategikoa 2014-2020
Galdakaok udalerriko Adinekoen Plana 2014-2020 du martxan, udala, kolektibo honen egoera zehatza, diagnostikoa, estrategia eta ekintzak aurrera eramateko, udalerriko adinekoentzako zerbitzuen, programen eta bestelako ekimenen koordinazioa hobea izan dadin.
Adinekoen plana, lanabes eraginkorra izan behar du, gero eta handiagoa eta anitzagoa den kolektiboak dituen beharrizan berrietara egokitu ahal izateko, jardute-ildoak hiru ardatz nagusitan definituz:
bizitza luzeagoa eta osasuntsuagoa duten adinekoen garapen integrala, jendartearentzako balio handiko baliabide bihurtuz eta arazo sozial, ekonomiko, kultural, espiritual eta zibikoetan iraunkortasunez parte hartuz.
zerbitzuen eskaintza, pertsonek bere ohiko inguruan geratzeko duten borondateari, eta aukeratu nahi dituen prestazioak zaintzaileari, egokitzea.
pertsonari arreta eskaintzea, administrazio desberdinen arteko akordioak behar dituen ikuspuntu integralaz, erantzukizun-kidetasunean oinarritutako lankidetza- eta koordinazio-kultura sortuz.