Bilatzailea:

Zerbitzuak | Gizarte Zerbitzuak |

Adikzioen prebentzioa

Adikzioen prebentzioa

Ikus azpimenua

Prevención de adicciones

Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzua adin-talde guztiei eta haien senideei zuzentzen zaie, eskola-adinetik adinekoetara, eta drogen erabilera eta kontsumoa eta bestelako praktika arrisku-jokaerak kudeatu ahal izateko baliozko tresnak jarri nahi ditu galdakoztarren esku.

Galdakaok badu ibilbide orri bat esparru honetan, gero eta arreta handiagoa eskaintzen diona: Galdakaoko Mendekotasunen Prebentziorako III. Udal Plana. Plan honen bitartez, adikzioen prebentzio integrala lantzen duten programak sustatu nahi dira, kalitatezko irizpideetan oinarrituz, parte-hartzea, koordinazioa eta ebaluaketa prozeduren bitartez, beste mendekotasun mota batzuen prebentzioan lan eginez, ez bakarrik substantziadun adikzioak, baita substantziarik gabeko adikzioak ere, hala nola ludopatiak.

Gaur egun, hauek dira esparru honetan Udalak garatzen dituen programak:


Eskoletako adikzioak prebenitzeko tailerrak eskoletan

1. Proiektua: "Mendekotasunen prebentzio unibertsala eta adin txikikoentzako Osasun Hezkuntza ". (LH) (FP)

  • "Mendekotasunen Prebentzioa (Tabakoa) Lehen Hezkuntzan".
  • "Hezkuntza emozionala".
  • "IKTn eta hezkuntza emozionalaren erabilera arduratsua ".
  • 2. Proiektua: Drogen kontsumoaren Prebentzioa arrisku taldeetan. Ludopatiaren Prebentzioa. (DBH) (FP)

  • "Alkohol, kannabis, tabako, beste droga eta ludopatiaren prebentzio selektibo eta adierazia."
  • "Alkoholaren arriskuak"
  • Familien formakuntza

  • Guraso edo tutore eskola

  • Prebentzio komunitarioa

  • Sustantzia kaltegarrien erabilera eta gehiegizko erabileraren inguruko sentsibilizazio eta informazio kanpaina komunitarioa.
  • Tabakorik gabeko munduko eguna.
  • Alkoholemia kontrolak udal jaietan
  • Adikzioen inguruko aholkularitza eta dokumentazio zentrua
  • Eremu sozio-sanitarioa

    • Tabakoarekin Desohitzeko Ikastaroa
    • Emakumeentzako Estresaren eta Antsietatearen Kontrola (Psikofarmakoen kontsumitzaileentzat)