Gora

Kultur plaza

Kulturaz beteriko iraila Galdakaon


Zirkoa, antzerkia, kabareta, jazza, mariatxiak, pilota partidak, klown, rocka, jotak, bertsoak, punka, dantza, zinea, memoria historikoaren inguruko bisita gidatuak, mendi irteerak, txistu eta dultzaina kalejirak. Mota guztietako 61 ekitaldi izango dira Galdakaon 19 egunetan, irailaren 8tik 26ra. Kalean ia ia denak, eta guztiak doan.

Kontuan izatekoak

▶️ Ateak funtzioa hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko dira.
▶️ Ikuskizunak puntualtasunez hasiko dira. Zatozte mesedez denbora nahikoarekin.
▶️ Gogoratu musukoak erabili behar dituzuela
▶️ Distantziak mantentzen direla ziurtatzeko, eserita ikusiko dira emankizun guztiak
▶️ Eta batez ere... ondo pasa!

Segurtasun protokoloak betetzen ditugu. KULTURA SEGURUA DA!