Bilatzailea:

Zerbitzuak | Berdintasuna |

Indarkeria Matxista

Indarkeria Matxista

Ikus azpimenua

Gizarte Ekintza:
94 401 05 45
Udaltzaintza:
94 401 05 05
Usansoloren Osasun Gunea:
94 457 15 37
Aperribairen Osasun Gunea:
94 440 79 26
Galdakaoko Anbulatorioa:
94 600 74 00

Galdakaoko udalak genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzat ondoko arreta zerbitzuak ditu:

  • Emakumearen Lege Aholkularitza Zerbitzua: Informazioa eta aholkua eskaintzen die emakumeei eragiten dieten arlo juridikoetan Zigor Zuzenbidearen eremuan, Familia Zuzenbidean, Lan Zuzenbidean, emakume etorkinei, indarkeria, sexu-erasoak, sexu-esplotazioa eta gizakien trafikoa eta abar.
  • Etxean tratu txarren biktimak izandako Emakumeentzako Harrera-etxea. Ostatu-etxe bat da, tratu txarrak jasan dituzten emakumeei aldi baterako bertan bizitzeko etxea eta babesa eskaintzen duena, ohiko bizilekua utzi eta nora joan ez dutenean.
  • Emakumeentzako Arreta Psikologikoaren Zerbitzua. Arreta psikologikoa indibiduala eskaintzen du eta taldean egindako jardueren bidez antsietateari eta estresari aurre egiteko hobekuntzari buruzko aspektu psikoedukatiboak lantzen ditu.
  • Genero indarkeriako biktimentzako Zaintza eta Babeserako telefono-zerbitzua. Telefono mugikorra eta telelokalizazio sistemak erabiliz, genero-indarkeria jasateko arriskuan dauden emakumeei, eguneko 24 orduetan erantzuteko prest dagoen Arreta-gunea eskaintzen dien zerbitzua da.