Galdakaoko Udalekuak

Udalekuak

Programa honen hartzaileek, uri-udalekuko jardueretan modu aktiboan parte hartuz, hizkuntza eta hartu-emonean sakonduko dabe. Halan aisialdirako alternatiba eskaintzen da; hezkidetza, integrazinoa, normalizazinoa eta edozelango ezintasuna daukien personen nahiz kulturara heltzeko ahalmen txikiagoa daukienen gizarteratzea bultzatuz. Apustu garbia egiten da ikastetxe, auzo, jatorri nahiz kultura ezbardinen arteko alkarbizitzaren alde; eta, besteak beste, lortu gura da haurrek aisialdiaz gozatzea, guztiok espazio nahiz helburu bardinak partekatuz. Udalekuak lagunak egiten lagundu gura dau eta, aldi berean, kaleak baino alternatiba gehiago eskaini gura dauz; beti be, hezkuntza, aisialdia eta astialdia diralarik neska-mutilon sozializazino-tresna.

Egitasmo puntuala da, uda partekoa. Eta egitasmoaren oima hezkuntza: sormen-ekintzen garapenean eta jolasean zedarritzen da. Espazio honek, zelan ez, hezkuntza-jolaserako gune diran heinean, persona helduen presentzia eta orientazinoa daukie eta bardinen arteko ikaskuntza egin eta bultzatu gura da, bai garapen fisikorakoa, bai intelektualerakoa, bai emozionalerakoa edo harremanetarakoa. Eta, aisialdiaren bitartez, irakaskuntza arautuaren maila intelektual eta arrazionalenetik personak jasotzen ez dituan balioak barneratu eta ikasi daitekez.

Areago, udalekua espazio zabal eta segurua da: jolaserako pentsau eta diseinetakoa; hainbat jolaskide, joko, jostailu eta material ludiko dituena; segurtasuna eta giro lasaia sortzen dauan hezitzaile-taldeak koordinatua eta, honek guztionek aukerea emoten dau bizipenak ezagutu, bizi eta alkartrukatzeko.

 

Plaza mugatuak!! 525 plaza

Zozketa (egin beharko balitz)
2017/05/23 - Gandasegi HI
Onartutakoen zerrenda
2017/05/25
Matrikularen ordainketa
2017/06/01-09