Drogamenpekotasunen Dependentzia

Prebentzio-zerbitzuak, drogen erabilera eta kontsumoa eta bestelako praktika arrisku-jokaerak kudeatu ahal izateko baliozko tresnak jarri nahi ditu galdakoztarren esku.

JARDUNBIDEAK

  • Hezkuntza-sistemak ikasleen garapen integrala lortzeko egiten duen lanarekin kolaboratzea.
  • Kontsumo jakin batzuen eta arrisku-jokaeren aurrean, erabakiak hartzeko eta erantzukizuna izateko jarrerak bultzatzea.
  • Sentsibilizazio-mezua herritar guztiei bidaltzea, horretarako prestatutako kanpainen bidez.
  • Gazteen aisialdi-guneekin kolaboratzea, pertsona gisa ikasi eta garatzeko eremutzat hartuta, eta arrisku-kontsumoak prebenitzeko zereginetan laguntzea.
  • Baliabideak familien esku jartzea, seme-alabei heziketa osasungarria eman diezaien laguntzeko.
  • Droga-kontsumo eta arrisku-jokaera jakinetatik eratortzen diren arriskuen aurrean, herritarrak prestatzeko jarduerak egitea.

Horretarako, programa desberdinak garatzen dira ondoko jardute-eremuetan:

  1. Eskolako prebentzio-programak (tailerrak, programa bereziak,.).
  2. Aisialdiko Prebentzio-programak (jai-eremuetan substantziak testatzeko programa, jai-eremuetako alkoholemia-programa, Topaguneekin arrisku-kontsumoak prebenitzeko eta gutxitzeko programak, .).
  3. Herritar guztientzako Prebentzio-programak - Droga-mendekotasunen Informazio Bulegoa (Sentsibilizazio-kanpainak).
  4. Prebentzio-programak familiaren eremuan (Guraso Eskola).