Musika Eskola

Eskolaren Eskaintza 2015/2016

I. Maila

Hastapen-maila egingo dute matrikularen urte naturalean 5 edo 6 urte betetzen dituztenek.

Ikastaroak Ikasgaiak Asteko klase denbora Oharrak
5 urteko umeak Kontaktua 90 minutuko 2 saio Ikasgai bakarra
6 urteko ikasleak Kontaktua 90 minutuko 2 saio  
+ Instrumentuen errotazioa 30'  

II. Maila

Instrumentuak: akordeoia, gitarra, biolina, saxofoia, zeharkako flauta, tronpeta, klarinetea, pianoa, txistua, trikitia, panderoa, bateria, perkusioa, gitarra klasikoa, gitarra elektriko/akustikoa eta kantua (1).

(1)Kantua egin gura duenari elkarrizketa egingo zaio, eta hautagaiaren ezaugarri zein bideragarritasuna baloratuko dira.

Matrikula egiteko urte naturalean 7 urte beteta dituztenentzat. 6 ikastaro ditu, modu honetan banatuta:

II. Maila
Ikastaroak Ikasgaiak Asteko klase denbora
1. eta 2. Instrumentua
Musika Lengoaia
30'
45 minutuko 2 saio
3., 4., 5. Instrumentua
Musika Lengoaia
Talde instrumentala
Abesbatza
30'
45 minutuko 2 saio
30' edo 60' ikasle kopuruaren arabera
Aukerakoa
6. Instrumentua
Talde instrumentala
Harmonia
Inprobisazio hasiera
Abesbatza
30'
30' edo 60', talde kopuruaren arabera
60' (hautazkoa)
30' edo 60', talde kopuruaren arabera (hautazkoa)
60' (2)

(1) KANTU ikasleek koroa edo ahots-taldea ikasketak egin beharko dituzte.

(2) ABESBATZA ikasgaia derrigorra da, ikasturte baten behintzat II. mailan. Hala ere, 3., 4., 5., 6. edo lau ikasturteetan egin ahal izango da banaka horrela nahi izanez gero.

Piano 6.eko ikasleak: abesbatzaren ikastaroa egin dutenentzat, aukerakoa izango da talde instrumentala edo abesbatza hautatzea.

III. Maila

II. maila gaindituta edo ezagutza baliokideak dituzten ikasleentzako. 6 kurtsoetan zehar egiten da ondorengo ikasgai hauen bitartez:

Musika Eskolaren 3. Maila
Ikasgaiak Asteko klase denbora (minututan)
Instrumentua
Talde instrumentala
30'
30' edo 60' ikasle kopuruaren arabera

HAUTAZKOAK

HAUTAZKOAK
Ikasgaiak Asteko klase denbora (minututan)
Abesbatza
Harmonia
Inprobisazio hasiera
Instrumentu melodikoentzako inprobisazioa
60'
60' taldeka
30 edo 60', (taldeka, 30 edo 60 min, ikasle kopuruaren arabera)
30 edo 60' banaka

IV. Maila

Maila honetara III. maila gaindituta edo antzeko ezagutzak dituzten ikasleak sartuko dira.

Ez du ikastaro kopuru finkorik, muga ikaslearen interesak eta dedikazioak ezarriko baitute.

Ikasgai eta denboren eskaintza III. mailak duenaren baliokidea izango da.

Eskolan lehenengoz matrikula egiten duten ikasleek eta matrikula-orrian aldez aurretik musika ezagutzak dituztela adierazten dutenak, proba egin beharko dute ikastaroa eta maila zehazteko.

Tailerra

14 urtetik gorakoentzako edo II. maila gaindituta dutenentzako.

Edozein instrumentu modalitate honetan egin ahal izango da.

30 edo 60 minutu arteko tailerrak egiteko aukera egongo da.

Eskaintzen diren instrumentuak

  • Akordeoia.
  • Bateria.
  • Baxu elektrikoa*.
  • Biolina.
  • Kantua.
  • Klarinetea.
  • Flauta.
  • Gitarra klasikoa.
  • Gitarra elektrikoa/akustikoa.
  • Panderoa.
  • Perkusioa.
  • Pianoa.
  • Saxofoia.
  • Trikitixa.
  • Tronpeta.
  • Txistua.

* BAXU ELEKTRIKOA jotzeko 13 urte eduki behar dira eta derrigorra da, gainera, TAILER klasea egitea.

Beste espezialitate batzuk

KONBOA:
Rock,jazz...eko talde instrumentalak.
II. maila gaindituta edo antzeko ezagutzak edukita sar daiteke.
Ikasleak ikasgai honetan egin ahal izango du matrikula soilik.
Eskaintzen onarpena taldeen osatzeak baldintzatuko du.
INDARTZEA:
Programazio trinkoa da araubide arautura sarbidea egiteko probak gainditzeko xedea duena (kontserbatorioa). Irakasleak horrela iritziz gero emango da. Eskolako organo eskudunak onetsi beharko du.
ZALEEN ABESBATZA:
Musika ezagutzak edukita ala ez sartu ahal izango da honetara.
BATUKADA:
Musika ezagutzak edukita ala ez sartu ahal izango da honetara.
MUSIKA GELA. HEZKUNTZA BEREZIA:
Aldez aurretik elkarrizketa egingo da.
5 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe.
Kideen ezaugarrien araberako talde saioak (astero 90 min) edo bakarreko TAILLER klaseak (astero 30 edo 60 min), bata ala bestea Zentroak baloratuko du.
Teklatu saioak irakasleak horrela iritziz gero.

#OHARRA: Taldeko ikasgaietan, asteko klase denbora aldatu ahal izango da, taldea osatzen duen ikasle kopuruaren arabera.

"MAXIMO MORENO" MUSIKA ESKOLAK EMANDAKO ZERBITZUAK
1.- Kontaktoa eta musika lengoaia 32,61 euro/hileko
2.- Musika-tresnen txandakatzea 13,25 euro/hileko
3.- Instrumentua, Inprobisazioa (ordu erdia) 37,70 euro/hileko
4.- Instrumentua (ordu bat) 75,41 euro/hileko
5.- Panderoa (taldekoa) 25,48 euro
6.- Talde instrumentala, Konboa, Ahots taldea, Batukada, Inprobisazio hastapena 27,51 euro/hileko
7.- Abesbatz taldea 8,15 euro/hileko
8.- Harmonia 32,61 euro/hileko
9.- Zailtasunak dituzten pertsonentsako Musika Gela 32,61 euro/hileko, Tekladua (15 minutu) 18,85 euro/hileko, Tekladua (30 minutu 37,70 euro/hileko
10.- Zaleen Abesbatza 30 euro/urteko
A) IRAKASKUNTZA INDARTUA:
Musikazko ikasketak era indartuan egiten dituzten ikasleentzako irakaskuntzengatiko prezioak, 100eko 25ean gehituko dira.
B) GALDAKAON ERROLDATURIK EZ DAUDEN IKASLEEN IRAKASKUNTZA:
Galdakaon erroldaturik ez dauden matrikula berriko ikasleentzako irakaskuntzen prezioak %30ean gehituko dira. Galdakaon erroldaturik egotearen baldintza ikasturte osoan mantendu beharko da. Hala ez bada Galdakaon ez erroldaturikoen prezio publikoak aplikatuko dira.
C) BONIFIKAZIOAK:
Goian adierazitako tarifen gainean ondorengo bonifikazioak egingo dira:
  • Familia unitate bateko kide 2 ikasketak egiten badabiltza: Bientzako ezargarriak diren tarifen gaineko 100eko 15.
  • Familia unitate bateko 3 kide ikasketak egiten badabiltza: Bientzako ezargarriak diren tarifen gaineko 100eko 25.
  • Familia unitate bateko 4 kide edo gehiagok ikasketak eginez gero, 100eko 25eko bonifikazioa 100eko 10ean gehituko da, familia unitateko gainerako kide bakoitzeko. Bonifikazioak ezin izango du tarifen 100eko 55a gainditu.
EZARPENEZKO ARAUAK
1. Irakasluntza kuotak , orokorean, bederatzi hilabetetan zehar ordainduko dira. Aldez aurretik ordainketa bat egin beharko da matrikula kontzeptupean, matrikula egingo den epean zehar ordaindu ahal izango dena.
2. Matrikularen zenbatekoa bera egingo den momentuan ordainduko da.
3. Interesdunek, matrikula edo izen-ematea egiteko unean, irakaskuntzako kuoten hileroko zenbatekoen ordainketen helbideraketa baimendu beharko dute banku entitate bateko kontu batean edo aurrezkikoan. Emango zaizkien dokumentuak bete beharko dituzte horretarako.
4. Kuotak interesdunak emandako kontuaren gain kargatuko dira oraingo hileko lehen hamar egunen barruan.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko hileko lehen kuotari dagokionez. Kuota hori matrikula edo izen-ematea egingo den unean ordainduko da.
5. Zaleen abesbatzari dagokion kuota urtekoa izango da. Interesdunak matrikula egiteko epealdian ordaindu beharko du.
6. Matrikulatuta dauden ikasleek, Musika Eskolako administrazioan emandako idatzi baten bitartez dagokion hileko 30a baino arinago baja jakinarazten ez badute, hurrengo hilean hilabete osoa ordaindu beharko dute.
7. Behin matrikula eginda eta ikasleak baja eskatuz gero, klaseak hasi ez badira soilik itzuli ahal izango zaio aipatu zenbatekoa.
8. Behin ikasturtea hasita plaza hutsak baleude Musika Eskolan, alta ematen den hilean ezarri beharreko kuota ordainduko da hainbanatuta, hilabete horretan zehar hartutako klaseen arabera.
9. Prezio publikoa ordaintzera derrigortuta dagoenari ez dagozkion arrazoiengatik xede den zerbitzua ematen ez bazaio, egokitzen den zenbatekoa itzuliko zaio.

2015-2016 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

Matrikulazio egunak eta ordutegiak:

ORAINGO IKASLEAK ETA IKASLE BERRIAK
Maiatzaren 18tik ekainaren 5era
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara
Tokia:
"Máximo Moreno" Musika Eskola
Urreta kalea, 21 A
Telefonoa: 94 601 04 55
Fax: 94 601 04 58

MATRIKULATZEKO ARAUAK

IKASLE BERRIAK. ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTUAK:
Galdakaon erroldatuak: Matrikulari erroldatze ziurtagiria erantsi beharko zaio.
Galdakaon erroldatu gabeak: Musika Eskolan emango zaie matrikulatzeko baldintzen berri.
Matrikularen inprimakia.
Kontuko titularraren NANaren fotokopia.
Bankuko libretako 1. orrialdearen edo beste dokumentu baten fotokopia, bankuko kontuko titularrak eta zenbaki osoarekin (20 digitu).
ARAU OROKORRAK
1.- Ikasleen onarpena matrikulazio zerrendaren arabera egingo da soil-soilik, beti ere zentroaren posibilitateak kontuan hartuz. Ikasle berriek matrikula egiterako orduan Galdakaon erroldatutakoek izango dute lehentasuna.
2.- Ez onartuak eta izena emateko epetik kanpo emandako eskabideak itxaron zerrendan egongo dira izena emateko hurrenkeraren arabera.
3.- Klaseak hasi ondoren, baja eman nahi duen ikasleak Musika Eskolako administrazioan jakinarazi beharko du idatziz, dagokioanhilearen azken eguna baino lehen, hurrengo hilea ez kobratzeko.

Musika Eskola

Helbidea: Urreta, 21-A
Telefonoa: 94 601 04 55 Fax: 94 601 04 58
E-mail: musica@oa.galdakao.net

Retrato de Máximo Moreno