Liburutegiak

Zerbitzuak

  • Aldi berean, 3 liburu eta 3 material bereziren etxerako mailegu-zerbitzua (bideoak, DVDak, CDak). Dokumentu guztiak libreki eskura daitezke. Liburuak 15 egunetarako mailegatzen dira eta material bereziak 7 egunetarako. Maileguak berritu daitezke web eta telefono bidez.
  • Liburutegiarteko mailegu-zerbitzua. Beste Liburutegitako aleak eska daitezke.
  • Haur-liburutegi zerbitzua. Liburuak antolatuta daude adinaren arabera.
  • Irakurtzea sustatzeko zerbitzua, 5 eta 15 urte arteko haurrei zuzendutako hilabeteko tailerrekin eta nagusientzako liburuak aurkeztuz.
  • Liburutegiak, aldiro-aldiro, bertan dagoen bibliografia-funtsean dauden gai desberdinei buruzko erakusketa bibliografikoak egiten ditu
  • Erreprografia zerbitzua: Liburutegiko dokumentu-funtsaren kopia erabiltzailearen beraren aldetik.
  • Kontsulta-zerbitzua gelan: funtsen kontsulta Liburutegian bertan.
  • Informazio-zerbitzua: Erabiltzaileei aholku ematea, informazioa eta behar duen material bibliografikoa Liburutegi barruan zein kanpoan aurkitzeko.
  • Erabiltzaileen trebakuntza: Liburutegia, instalazioak eta zerbitzuak erabiltzen irakastea, Liburutegian dauden zerbitzuak eta baliabideak sakonago ezagutzeko.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako programa berezia.
  • Zerbitzu birtualak. Internet bidez liburua denbora luzeagoan izateko eta gauza berriak eskatzeko
  • Hemeroteka eta argitalpen ofizialen zerbitzua. 50 aldizkari baino gehiago eta 6 egunkari ditugu.
  • Tokiko informazio-zerbitzua. Herriari buruz jasotako dokumentazioaz osatuta dago.

Etxerako Mailegu Arauak

Galdakaoko hiru Udal Liburutegietako edozeinetan utzitako materialak mailegatzea librea eta doakoa da herritar guztientzat.

Erabiltzaile-agiria

Etxerako mailegu-zerbitzua erabiltzeko erabiltzaile-agiria aurkeztu behar da. Agiri horrek balio du sareko edozein Liburutegitan.

Agiri hori lortzeko mailegu-zerbitzuan ondokoa aurkeztu behar da:

  • Behar bezala betetako inskripzio-inprimakia
  • Nortasun-agiriaren neurriko argazkia.

Zer mailegatzen da

Etxerako mailegatzen da Liburutegiaren jabetzako bilduma osoa, ondokoak izan ezik:

  • Ilustrazioen aldetik bolumenak aberatsak direnean edo bereziki balio handikoak direnean edo kontserbazio-egoeragatik ez mailegatzea komenigarria denean.
  • Aldizkako argitalpenak: aldizkariak, egunkariak, buletinak eta abar.
  • Erreferentziazko obrak: hiztegiak, entziklopediak, urtekariak, direktorioak, atlasak eta abar.

Mailegua

Irakurle bakoitzak hiru dokumentu maileguan hartzeko eskubidea izango du.

Maileguen epea eta berriztapenak

  • Liburuak: Maileguen epea hamabost (15) egunekoa izango da. Epe hori gehienez bi alditan luza daiteke, salbuetsita beste erabiltzaileren batek maileguan eskatu ez balitu.
  • Ikusentzunezkoak: maileguen gehienezko epea zazpi (7) egunekoa izango da.

Gainera, hiru Liburutegietan, hainbat jarduera egiten dira irakurzaletasuna bultzatzeko, tailerrak, ipuinaren ordua eta abar.

Esteka interesgarriak

www.euskadi.net/katalogobateratua

Sare barruan dauden liburutegi guztietako bildumetara iristeko modua duzu, katalogo koltektiboa kontsultatu, maileguak eskatu, itzultzeko datak luzatu, iradokizunak egin, erreserbak egin, hala nola, bilduma handitzeko, ale berriak erostea proposa daitekeelarik.

Udal Liburutegiak

Galdakaoko Liburutegi Publikoek ondoko helburu nagusiak dituzte: informazioa, prestakuntza eta asialdiari dagokienez, Galdakaoko bizilegunek dituzten beharrizanei erantzun egokia ematea eta irakurzaletasuna sustatzea.

Gure komunitatearen oinarrizko euskarri kulturala eta informatiboa izan nahi dugu, beti ere herritarren zerbitzura.

Galdakaoko hiru Liburutegiek 63.120 dokumentuko bilduma eskaintzen dute, liburu eta material berezien artean: bideoak, CD-rom, DVD, CD.

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala

Ordutegia

Torrezabaleko Liburutegia
Agirre Lehendakari Enparantza z/g
Telefonoa: 94 457 12 96
Nagusien Liburutegiko Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 20:30etara. Eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. Udako ordutegia 8:30etatik 14:30etara.
HHaur Liburutegiko Ordutegia: astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Udako ordutegia 10:00etatik 14:30etara.
Aperribaiko Liburutegia
Aperribai Auzoa 3B
Telefonoa: 94 426 17 90
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 14:30etatik 20:30etara. Udako ordutegia 8:30etatik 14:30etara.
Usansoloko Liburutegia
Ander Deuna 1B
Telefonoa: 94 436 30 35
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 14:30etatik 20:30etara. Udako ordutegia 8:30etatik 14:30etara.

Katalogoa

Galdakaoko hiru Udal Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, Euskadiko liburutegiek osatzen duten sarean gaude. Erabiltzaile-agiri bakarrarekin, erabiltzaileek aukera ugari dituzte. Adibidez, agiri berriaren bidez, Euskadiko liburutegi ia guztietara sar zaitezke, funtsak Internet bidez kontsulta daitezke. Horrela, herritarrak Euskadiko Liburutegi Publikoen funts bibliografikoetara errazago sartu ahal izango dira.

Nobedade handiena da hori guztia etxetik bertatik ere egin ahal izango dela ondoko helbide elektronikoaren bitartez: www.euskadi.net/katalogobateratua. Erabiltzaileak bilaketa bakarrez jakin dezake zenbat lan dagoen interesatzen zaion gaiari buruz baita zein liburutegitan dagoen ere.