Galdakaoko Jaiak

Herriko Jaiak

Udalerriko Zaindari jaiak irailean ospatzen dira eta hilaren 14a da jaiegun handiena, "Kurtze Santuaren Gorespena". Horregatik, ospakizun jarduerak irailean egiten dira.

Heraklio Ia Ekialdeko enperadore zela (610-641), Kosroes, Persiako erregea (590-628), Sirian sartu zen, Jerusalem hiria menpean hartu eta harpilatuz. Besteak beste, zeukan balioagatik eta berari zioten benerazioagatik, objektu preziatuen artean, Konstatino enperadorearen ama, Santa Elenak Kristoren Pasioaren antzoki eta gizateriaren Erredentzioaren leku hartan utzitako Gurutze Santuaren zatirik garrantzitsuena eraman zuen. Hala ere, Kosroesek, paganoa bazen ere, erlikia errespetuz tratatu zuen, itxita eta zigilatuta zegoen estutxetik ateratzea eragotziz. Persiarrak, euren aldetik, nolabaiteko izu sakratu batek hartuta zaindu zuten, Kristauen Jaungoikoa euren Herrira iritsi zela esanez.

Kristauak Persiaren uztarripetik askatu eta Kosroesen harropuzkeria umiltzearren, kanpaina bati ekin zion Herakliok, armak Persia barnealderaino eramateko erabakia hartuta. Kontatzen denez, armada indartsua ekipatzearekin aski ez zuela izan eta errukizko ekintza handiekin zeruaren faborea lortu nahi izan zuela. Horrela bada, Konstantinoplatik irten aurretik Basilika Handian sartu zen oinak beltz eta gorri biziz jantzita penitentziaren seinale moduan eta irudi miragarri bat eraman zuen, berorrekin irabazi edo hil arte borrokatuko zela promes eginez. Izan ere, Persian sartu eta Kosroes menderatu zuen lotsagarri ihes egitera behartzeraino. Honek, Herkalio atzetik segika zihoakiola ikustean, eta hil arteraino atsedenik hartuko ez zuen beldur, Selenikan izkutatu zen. Bertan, Sisroes, bere semeak gartzeleratu zuen eta tratu gogorrak medio Kosroes gixajoa hil zen.

Sisroes konbentzitu zen bere aitaren porrota, Jaungoiko egiazkoak, ustez, babestutako herriaren aurka egindako irainengatik izan zela. Horregatik, erromatarrekin bakea egiten saiatu zen, Herakliorengana parlamentariak bidaliz. Gurutze Santua jentilen esku erori izana, alegia Jaungoikoari egin zitzaiokeen irainik handiena kitatzeko, lehen baldintza bezala exijitu zion Erlikia Santua bere aitak eramandako egoera berean itzultzeko.

Sisroesek eskaera onartu zuen eta fedegabeen esku 14 urtez egona zen enbor Santua Herakliok berak Jerusalemera eraman gura izan zuen. Alabaina, Kalbario Mendira daraman Jerusalemeko atetik lepoan hartuta eraman nahi izan zuenean, ezinean geratu zen, aurrera pausorik eman ezinda. Orduan, Zakarias Patriarkak agertarazi zion fenomeno horren bidez Jaungoikoak adierazi gura zuela erregek errege-jantziak daramatzala Gurutzea eramatea ez zuela begi onez ikusten. Orduan, Heraklio pobre baten arropak jantzi zituen eta zailtasunik gabe ibili ahal izan zuen Kalbario gaineraino eta Gurutze Santua bertan, kendutako leku berean jarri zuen.

Horren ondorio bezala, Gurutze Santuaren Gorespeneko jaia, irailaren 14an, egintza miresgarri hura gertatu zen egunean, urtero ospatzea dekretatu zuen Elizak.

Jasota dagoenez, beste sasoi batean ez zen zehazki horrela izan. Hala ere, azken hamarkada honetan, bata bestearen ondoren, 10 jaiegunen programazioa finkatzen ari da, 2 asteburu osorik hartuz (ostirala, larunbata eta igandea).

Irailaren 14a beti mantendu da "egun handi" moduan eta jaiak herriko jaiegunaren ondoko "errepetizio igandez" amaitzen dira, elkarren ondoko egunak ez badira.

Tradizioko Jaiak

Inauteriak

Erramu Igandetik 40 egun lehenago ospatzen dira. Euskal tradizio handiko jaiak dira. Sinbologiak garrantzi berezia dauka. Eguneroko errealitatearen errepresentazio satirikoa, dena nahasi eta barregarri bihurtzen da. Okerkeriaren garbitasuna adierazten duen pertsonai magiko bat agertzen da, Mozolloker, eta hiru epaiketa izan ondoren, herrian bertan erre egiten da.

San Juanak

Udako solstizioa ospatzeko jaiak dira (ekainaren 23ko gaua). Sute bi konjuro eta erritualekin. Euskal mitologiak garrantzia dauka ekintza guztietan eta sua da protagonista.

Olentzero

Neguko solstizioaren jaia da (abenduaren 24ko gaua). Ekintza guztiak Olentzero izeneko pertsonai mitologikoaren inguruan mugitzen dira. Pertsonai hau euskal mendietatik jaisten da Jaungoikoaren jaiotza iragartzeko. Euskal Herrian gero eta finkatuago dagoen tradizioa dugu.