H.A.P.N.

GALDAKAOKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN BERRISKUSPENAREN HASIERAKO AURKEZPENA

Honen bidez udalerriko herritarrei helarazi nahi diet planeamendu nagusiaren berrikuspenari ekin diogula. Jardun honek duen garrantzia eta eragin soziala kontuan izanik, ahaleginak egingo ditut, udalaren web orrian bitartez, galdakoztar guztiek, edo interesaturik dagoen edozeinek, udaletik burutzen ari garen jardunak ezagut ditzaten. Era berean, nahi nuke euren iradokizun, iruzkin eta analisiak helaraziz aktiboki parte har dezaten. Helburu horrekin, informatzen dizuet udalerriaren gaurko egoerari buruz egindako aurre-azterketak ezagutzera eman ditugula, herritarren ekarpenekin batera, irizpideak eta helburuak ezarri ahal izan daitezen eta berrikusi nahi den dokumentuaren aurrerapena prestatu ahal izan dadin.

Martxoan zehar, herritarrek parte hartzeko foroak deituko dira, multzo tematiko desberdinetan banaturik, interesik duenak aktiboki parte har dezan. Orri honetan foro bakoitzaren data adieraziz joan da, baita aztertuko diren gaiak ere.

Udalerria hobetzeko parte hartzea eta interesagatik eskerrak emanez, har ezazue nire agurrik beroena.

Alkatea

HAPOren berrikuspenerako diagnostikoa (19,6Mb-pdf)

Herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin, iradokizunak eta iritziak jasotzeko postontzia egokitu da aurrerakina aurkeztu aurretik.

Herritarrek garrantzizkotzat jotzen dituzten aspektuei buruz duten iritzia ezagutzeko bidea egokitu nahi da. Beraz, iradokizun horiek ez dira lotesleak izango administrazioarentzat, eta banan-banan ez dira erantzungo ere.

Parte hartzeko klikatu hemen

HERRITARREK PARTE HARTZEKO FOROAK

Honekin batera Herritarrek Parte Hartzeko Programa erantsita dago eta berau 263/12 Alkate Dekretu bidez onetsitako Plan Nagusia Berrikustean garatu nahi da.

Herritarrek Parte Hartzeko Programa (195Kb-pdf)

Herritarrek parte hartzeko lehenengo foroak, PNaren berrikustearen eta Toki-agenda berrikustearen arteko koordinazioan burutuko direnak, 3 izango dira. Aztertuko diren gaiak ondoko hauek:

  1. Azpiegiturak, mugikortasuna eta lurralde-eredua.
  2. Demografia, Etxebizitza, jarduera ekonomikoa eta ekipamenduak.
  3. Ingurumena, biodibertsitatea eta ingurumenaren kalitatea.

Foro hauek Gandasegiko eskoletako azken solairuan burutuko dira, martxoaren 14an eta 22an eta apirilaren 3an, 18:30ean. Gutxi gorabeherako iraupena, 1:30etik 2 ordura bitartekoa.

UDALAK PARTE HARTZEKO HIRU FORO DEITZEN DITU HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN BERRIKUSKETAREN ETA TOKIKO AGENDA 2011/2012KO EKINTZA PLANAREN BERRIKUSKETAREN BARRUAN

Galdakaoko Udalak martxoaren 14 eta 22rako eta apirilaren 3rako, 18:30ean, Gandasegiko gela balioanitzean, lehenengo parte hartzeko foroak deitu ditu Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren (HAPN) berrikusketarekin. eta Toki-agenda 21eko Ekintza Planaren berrikusketarekin koordinatuta. Foro hauek ordu eta erdi eta bi orduko iraupena izan dezakete gutxi gorabehera.

Parte hartzeko hiru foro hauek ondoko edukiak izango dituzte garatzeko:

  1. Azpiegiturak, mugikortasuna eta lurralde-eredua.
    • Lurralde eta sektore mailako planeamendua
    • Komunikazioak
    • Azpiegitura hidraulikoak
    • Hornidura eta estoldak
    • Hondakinen kudeaketa
    • Energia
    • Mugikortasun jasangarria
    • Irisgarritasuna
  2. Demografia, Etxebizitza, jarduera ekonomikoa eta ekipamenduak.
    • Etxebizitza
    • Lan merkatua
    • Jarduera ekonomikoak sektoreka: lehen mailakoa, industria eta eraikuntza, zerbitzuak
    • Gizarte-ongizatea
    • Berdintasuna
    • Hezkuntza eta Euskara
    • Kultura eta kirola
    • Osasun-sorospena
  3. Ingurumena, biodibertsitatea eta ingurumenaren kalitatea.
    • Ingurune fisiko eta naturala
    • Ingurumenaren arriskuak
    • Biodibertsitatea
    • Airearen kalitatea
    • Kalitate akustikoa
    • Lurzoruaren kalitatea
    • Klima-aldaketa
    • Erosketa berde publikoa eta ingumenarekiko udal kudeaketa
    • Jarduera ekonomikoen ingurumenarekiko kontrola
    • Komunikazioa eta herritarren parte hartzea

Joan den astean, Ibon Uribe Galdakaoko alkateak aurreratu zuenez, parte hartzeko foro hauek deitzen dira interesa izan lezakeen edozeinek aktiboki garapenean sartzerik izan dezan, izan ere, Galdakaoko HAPNaren berriskusketaren hasiera honetan emandako urratsekin bat datorrena, prozesu hau herritarrek parte har dezaten zabalduz udalaren web orriaren bitartez .

Ekimen honen bidez benetako partaidetza eraginkorra lortu nahi da, mekanismo desberdinen bidez, ondoko helburuekin:

a) Herritarren parte hartzeko eskubidearen ariketa eraginkorra ahalbidetzen duen markoa eratzea, planeamenduaren prestakuntzan eta, ondorioz, auzokideen parte hartzeari lagunduz.

b) Herritarren kezkak eta beharrizanak hirigintzako gaiei dagokienean, eta berorren bidez lortu nahi dituzten helburuak administrazioari helaraztea modu zuzenean.

c) Partea hartzearen eta demokraziaren artean dagoen erlazio estua kontuan izanik, kalitate demokratiko handiagoa lortzen saiatzea erabakiak hartzerakoan.

d) Garapen-eredu berria, kohesionatuagoa lortzen saiatzea jasangarritasunari lagunduz erantzukizunez.

e) Arazoak modu eraginkorrago batez konpontzen eta etorkizunean suerta litezkeen auziak prebenitzen laguntzea.

f) Herritarren interesak kontuan har daitezen laguntzea joera burokratikoak saihestuz.

g) Hartu diren erabakiak hobeto ulertzea eta legitimotasun handiagoa ematea.

Lehenengo fase honetan HAPN berrikusteko diagnostikoa iritzi publikoaren esku jarri da. Diagnostiko horren helburua da, indarrean dagoen marko legalaren analisiaren emaitza, udalerriari afektatzen dion planeamendua, ingurune fisikoa, sozio-ekonomikoa, urbanoa eta kultur eta ingurumenaren ondarea aurkeztea, Galdakaok dituen alderdi berezietan azpimarratuz, Planaren garapena baldintzatuko luketelarik.

HAPNren aurretikoaren aurkezpena

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Autonomi-Legeak nahiz 105/2008 garatzen dauan Dekretuak, Galdakaok lortutako hirigintza garapenak, indarrean dagoan hirigintza-plangintzaren eta errealidadearen arteko egoera juridikoa bat ez egiteak eta Bilbo Metropolitarren Eskualde Egituraren Lurraldearen Zatiko Planaren aurkezpenak bultzatu gaitu udal hirigintza-plangintza gainbegiratu eta eguneratzera.

Hilabeteetako atzera-aurrera eta eztabaida askoren ostean, hirigintza-plangintzaren ideia nagusiak aurkeztu gura dodaz. Hondino gehiago, herritarra plangintzaren partaide egin gura dogu, partaidetzarako beren beregi antolatuko diren bideen bitartez, danon artean plangintza orekatu eta jasangarri bat planifikau, ordenau eta ondu daigun.

Planaren aurretikoak auzo nahiz auzuneen eta Galdakaoko erdigunearen arteko loturak hobetuko dauzala sinetsita nago; eta herria, eremu funtzionalaren buru dan neurrian, Bilbogaz. Era berean, bizileku jasangarrien garapena sustatzeko balio izango dau, eta honek beragaz udalerriko gazteak etxebizitza eskuragarriak lortu ahal izatea. Enpresa ekimenen sorkuntzari on egingo deutsa eta gaur egun Galdakaok dauzkan dotazio eta ekipamenduak hobetuko ditu, asko hobetu be.

Aurretiko fasean gagoz egon, baina benetan be sano garrantzitsua dan fasean gagoz. Izan be, partaidetzak eta herritarren ekarpen eta ideiek gure herriaren etorkizuna onduko dabe. Horregaitik guztiagaitik, udalerrian egingo diren foroetan parte hartzeko deia egiten deutsuet.

Eransten dan dokumentazinoa HAPNren ideien aurretikoa da eta, beragaz batera, ingurumen eraginaren ebaluazio bateratua.

Avance revisión PGOU (45Mb-pdf)
Estudio de Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental. Documento de síntesis (55,2Mb-pdf)
Estudio de Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental. Tomo I (46,2Mb-pdf)
Estudio de Evaluación Conjunta de Impacto Ambiental. Tomo II (116Mb-pdf)

HIRI ANTOLAKETAKO PLAN NAGUSIAREN AURRERAPENARI BURUZKO INFORMAZIO-BILERA ETA PARTE-HARTZEKO FOROA

Herritarrek Parte-hartzeko Programaren barruan, galdakoztar guztiei jakinarazten zaie datorren urriaren 4an, 18:00etan, Galdakaoko Hiri Antolaketako Plan Nagusiaren Aurrerapenari buruzko informazio-bilera eta parte-hartzeko foroa antolatuko dela.

  • Lekua: Erabilera Anitzeko Gela, Gandasegi HI, Kurtzeko Plaza

Galdakaoko HAPN Berrikusteko Irizpide eta Helburuen onespena.

Udalbatzak, 2013ko martxoaren 21ean egindako ohiko bilkuran, Galdakaoko udalerriko Hiri Antolamenduaren Plan Nagusia erredaktatzeko oinarri gisa balio duten Irizpide eta Helburuen dokumentua onestea erabaki zuen.

Irizpide eta Helburuen (367Kb-pdf)