Igo
  • 2017/02/17

Zazpi antzezlan programatu dira Torrezabalen

Kultura Arloak marti-maiatza hiruhilerako zazpi antzezlan programatu dauz Torrezabal Kultur Etxeko eskeintza eszenikoa edukiz betetzeko eta kultur programazioa erakargarria izaten jarraitzeko, bide batez, deskontuak daukiezan bazkide-txarteldunak fidelizatuz.


"Gure erronka eta ilusioa da Torrezabalen kartel eszeniko erakargarria bultzatzen jarraitzea, persona guztientzat eta arrazoizko prezioan eskeiniz. Hiruhil honetarako aurkezten dogun proposamena irizpide honeei jarraituz egin dogulakoan gagoz. Espero dogu herritarrek holan baloratzea eta aretora etortea", azpimarratu dau Ainhoa Agirregoikoa Kultura Arloko zinegotziak, programaren aurkezpenean.


Antzezlanen egutegia ondokoa da:


Martiak 3


21:00h / 10-7,5 euro.


Antzezlana: "Ladydi García" (Euskaraz), Ados teatroa konpainiaren eskutik


Martiak 4


18:00h / 6-4 euro.


Antzezlana: "Kartoibiraka" (haur-antzerkia), Markeliñe konpainaren eskutik.


Martiak 11


17:00h eta 19:00h/ 6-4 euro.


Antzezlana: "Goazen", Pausoka Ertentainment konpainiaren eskutik.


Martiak 17


21:00h / 8-6 euro.


Antzezlana: "Mami lebrun", Xake Produkzioak konpainiaren eskutik.


Martiak 24


21:00h / 12-4 euro.


Antzezlana: "Lari Poppins", Mag Lari konpainiaren eskutik.


Maiatzak 5


21:00h / 8-6 euro.


Antzezlana: "Un beso", Tanttaka teatroa konpainiaren eskutik.


Maiatzak 13


17:00h eta 18:30h / 6-4 euro.


Antzezlana: "Pequeña Max" (haur-antzerkia), Arena en los bolsillos konpainiaren eskutik.