Igo
  • 2017/04/10

Zainduz programak dolu-tailerra antolatuko dau, zaintzen eben senidea galdu dabenei zuzenduta

Zainduz programa menpekotasuna daukien personen zaintzaileei zuzenduta dago. Izan be, programa horren barruan, apirilaren 25etik ekainaren 13ra dolu-tailerra antolatuko da, negusiki zaintzen eben senidea galdu dabenentzat.


Tailerrak ordu eta erdiko 8 saio izango dauz eta, martitzenetan, 10:30etik 12:00etara izango da Gizarte-ekintza departamentuko instalazioetan. Interesatuek zerbitzu honetara jo leikie izena emoteko (astelehen, eguazten eta eguenetan, 10:00etatik 14:00etara) edo 944010545 telefonora deitu. Plazak mugatuak dira, 15.