Igo
  • 2017/02/16

VI.Herri Kroseko kamiseta diseinaitzeko marrazki lehiaketa antolatu dau Udalak

Udalak Herri Krosa benetan lasterketa herrikoia izatea gura dau, eta atleta federatuez gainera, herritarren parte hartzea handitzeko apostua egiten dau. Urtez urte ehundaka atletak parte hartzen dabe proba honetan eta laster mila izatera iritsiko dira.


Apirilaren 30an, domekan, ospatuko dan seigarren edizinoaren harira, Udalak marrazki lehiaketa antolatu dau proba egunean lasterkariei emongo jaken kamisetako diseinua aukeratzeko. Irabazleak ehundaka atleta "jantziko" dauz bere diseinuagaz.


Halan bada krosaren bigarren edizinoan sortutako ideiari eutsi, eta orduen lez, edozeinek parte hartu lei probaren kamiseta diseinuan, inongo adin eta genero mugarterik barik.


Originalak Esan bulegoan jasoko dira, martxoaren 3 baino lehen.


Lehiaketaren oinarriak Udaleko web orrian dagoz ikusgai: www.galdakao.eus