Igo
  • 2017/07/17

Usansoloko segregazio-prozesuko batzorde paritarioa martitzenean bilduko da, aztergai nagusia muga geografikoa

Galdakaoko udalak abian jarritako Usansoloko segregazio-prozesuaren barruan sortu dan Batzorde Paritarioa, datorren martitzenean, uztailaren 18an, bilduko da eta gai nagusia Usansoloko muga geografikoa izango da.


Bilera horretan, gai horri buruz erregistro publikoetan bildutako dokumentazioa aukeztuko da. Bertan islatzen danez, Usansoloko muga geografikoarik ez da existitzen, herrigune hau Galdakaoko auzoa izan dalako beti.