Igo
  • 2017/07/03

Udaltzaingoaren gomendioak, legez kanpoko okupazioak eta etxebizitza partikularren lapurretak ekiditeko

Orain gutxi etxebizitza bat legez kanpo okupatu dute Galdakaon. Uda hemen dela, antzeko delituak gertatzeko aukerak handiagoak dira. Horrenbestez, Udaltzaingoak zenbait segurtasuneko gomendio eskainiko ditu:


Ideia ona da etxean jendea dagoenaren itxurak egitea


Okupatzeko asmoz etxebizitza hutsen bila dabiltzanak etxebizitzak salgai edo alokairuan daudela dioten kartelei erreparatzen diete, eta etxe multzoak eta familia bakarreko etxebizitzak zelatatzen dituzte, inor gabe daudela badirudite, zikinkeria, postontzietan pilatutako gutunak, itzalitako argiak, jaitsitako pertsianak eta abarrak kontuan hartuta.


Etxebizitzara maiz joan behar da, zein egoeratan dagoen ikusteko, postontzia husteko, garbitzeko eta atean egon daitezkeen jakinarazpenak kentzeko (ur kontagailuaren irakurketa egiteko abisua, etab.). Norbera ezin badaiteke joan, konfiantzazko bizilagun edo senide bati mesedea egitea eska diezaiokegu, etxean jendea dabilenaren itxurak egiteko.


Etxebizitza inork okupatzeko aukera gehiago dago familia bakarreko etxebizitza bakartuetan edo biztanle gutxiko etxe multzoetan.


Auzokoak funtsezkoak dira okupazioaren aurkako borrokan


Susmagarriak ikusi orduko poliziari dei egin diezaiokete, edota ezezagunei sartzea eragotzi. Inor ez dagoen etxebizitza batean hotsak adituz gero, jabeari eta poliziari abisu eman diezaiokete. Adierazi konfiantzazko pertsona bati zurekin harremanetan jartzeko bidea.


Aztertu segurtasuneko aterik edo alarma-sistemarik instalatzea behar duzun.


Zure etxebizitzak okupazio bat jasan duela dakizunean, ez egin aurre eta zoaz berehala salaketa jartzera.


Bestalde, udako oporraldia dela-eta herritarrak kanpora irtengo direnez, Galdakaoko Udaltzaingoak gomendio hauek ere eman nahi ditu:


Ez azaldu kanpoan egoteko asmorik ezezagunen aurrean edo leku publikoetan.


Itxi etxeko atea giltzaz, behar bezala.


Ez utzi etxean ez zaudela jakinarazteko abisurik atean, ezta erantzungailuan ere.