Igo
  • 2017/02/10

Udalak Urretan lur gaineko pasabide barria egokituko dau semaforoak ipinita N-634 errepidean

Galdakaoko udalak, datorren astean, lur gaineko pasabide barria egokitzeko obrak hasiko dau semaforoa ipinita, errepide hau Urreta kaletik autobus geltokira zeharkatzeko, inguru horretan dagoan goiko pasabidea erabili beharrik izan barik.


Obra honeek errepidearen titularra dan Foru Aldundiaren oneritxia daukie. Alde bietan espaloi zatiak urbanizatuko dira eta oinezkoen pasabide ingurua beheratuko da. Zona bietan semaforo sakagailudunak ipiniko dira.


Era berean, N-634 errepide gaineko oinezkoen pasabideak babesgunea izango dau medianaren gainean, segurtasuneko barrerako moduluak kenduz. Babesgune horretan semaforo sakagailudunak ipiniko dira


Oinezkoen pasabidea argitzeko, alde bietan, 5 metroko altuerako zutabeak ipiniko dira luminariakaz.


Obraren aurrekontua 47.000 eurokoa izango da eta martirako amaituta egotea aurreikusita dago.