Igo
  • 2017/04/12

Udalak eskeintzen dauen garraio-zerbitzu egokituak 4.500 joan-etorri ditu urtean

Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Sailak eskeintzen duen "Mugikortasun urriko personak garraiatu eta lekuz aldatzeko zerbitzua"k 4.500 joan-etorri egiten dauz urtean. Oztopo artitektonikoak gainditu behar dabezan personei zuzendutako zerbitzua da eta, eurenez zailtasunak daukiezanean, lekualdaketak egiteko ibilgailu egokitu baten laguntza behar danerako eskeintzen da.


Gaur egun, zerbitzu hau DYAri atxikitako Centro de Ayuda Especializada, SL enpresak daroa.


Zehazki, igaz 4.587 lekualdaketa egin ziran; 2015ean 4.571; eta 2014an 4.566.


Estadistika honetan lekualdaketak hiru multzo desbardinetan sailkatzen dira, finkoak, sarritasunezkoak eta noizbehinkakoak.


. Finkoak, garraioa egunero darabilienen zerbitzuak dira, gitxienez, astelehenetik barikura.


. Sarritasunezkoak, astean zehar txandakako egunetan egiten diran lekualdaketak dira.


. Noizbehinkakoak, Galdakaoko udalean eskumena daukan organoak, gure zerbitzuak erabilteko baimena daukien personei lantzean behin eskeintzen deutsieguzan zerbitzuak dira.


Oztopo arkitektonikoak gainditzeko zerbitzuak eskailera mugikor baten laguntzaz egiten dira, eta lekualdaketak lez sailkatzen dira.