Igo
  • 2017/02/16

Udalak barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu dau marti-apirilerako

Galdakaoko udalak, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Arloaren bitartez, barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroan inskripzioa egiteko epea otsailaren 16an zabalduko dau eta otsailaren 26an amaituko da. Ikastaroa martian eta apirilean izango da, 16 urtetik gorakoei zuzenduta.


Ikastaroak ondoko egutegia izango dau:


. Taldea euskaraz: martiaren 3tik 31ra, barikuetan, 17:30etik 19:30era.


. Taldea gaztelaniaz: martiaren 9tik apirilaren 6ra, eguenetan, 18:30etik 20:30era.


Era honetan, barazkigintza ekologikoa eta, aldi berean, aisialdia era osasuntsuan eta prozesu naturaletatik hur sustatzen jarraitu gura dogu. Gainera, horrek balio erantsia dauka, izan be, geure elikagaiak osagai kimiko barik sortuko doguzalako. Ikastaroa, Egiako ortu ekologikoen dinamizatzailea dan Xabier Gómezek emongo dau.


Ikastaroak 10 orduko iraupena izango dau eta Torrezabal Kultur Etxean emongo da, saio bat izan ezik, berau Egiako ortu ekologikoetan egingo dalako. Inkripzioa egiterakoan, hizkuntza aukeratu behar da (euskara ala gaztelania).


Ikastaroa doakoa da baina aurretik inskripzioa egin beharra dago. Plaza mugatuak dagoz (16) eta inskripzio-hurrenkeraren arabera adjudikatuko dira. Udalerrian erroldatuta dagozanak lehentasuna izango dabe.


Inskripzioa bertaratuta egin lei ESAN bulegoan, telefonoz (944 010500-Luzapena: 275) edota web-orriaren bidez: udalaren web-orriko (www.galdakao.eus) behealdean dagoan "Informazio eskaera"ren formularioa betez edo e-mail bat bialduz (esan@galdakao.net), kasu bietan "Inskripioa barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroan"  egiteko dala adierazoz. Era berean, lehentasunez gura dozun hizkuntza ofiziala adierazo behar da, eta arazorik legokeen beste hizkuntzan egiteko, gehienek beste horretan eskatu badabe.


Ikastaro honen helburua da, oinarrizko aspektu teorikoak eta praktikoak zabaldu ahal izatea, autokontsumorako barazki arruntenen laborantza ekologikoan lehenengo pausoak emon ahal izateko.


Eduki nagusienak neurriko txikiko laborantza ekologikoaren hastapenak dira: printzipioak, klima, laborantzaren egutegia. Era berean, ondoko gaiak landuko dira: substratu egokiak, ongarri organiko motak eta prebentziozko tratamentu naturalak. Horrez gain, laborantzen asoziazioari buruzko zertzeladaren bat emongo da, bertoko bariedadeen garrantzia eta landara usaintsuak.