Igo
  • 2017/06/27

Udalak 2017ko Santakurtzetako kartel-lehiaketa deitu dau

Galdakaoko udalaren Kultura Sailak "Santa Cruz-Galdakaoko jaiak'17" jaietako kartel-lehiaketa deitu dau eta proposamenak uztailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira. Egun horretatik hasita, epaimahaiak, Galdakaoko santakurtzak, irailaren 8tik 17ra ospatuko diranak, iragarteko irudia aukeratuko dau.


Lanak Galdakaoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean aurkeztuko dira, Torrezabal Kultur Etxean (Agirre Lehendakariaren plaza).


Lehiaketa honetarako onartu diran oinarrien arabera (udalaren web-orrian kontsultau leikezanak), egile bakotxak lan bi aurkeztu leiz, "Santa Cruz-Galdakao jaiak'17" gaiari lotuta. Askatasun osoa dago kolore eta teknika aldetik, baina neurria bakarra izan beharko dabe, 50 x 70 cm. (euskarri zurrunaren ganean muntatuta egon beharko dira).


Lanak leloa jarrita eta sinadura barik aurkeztuko dira. Egileraren datu personalak gutun-azal batean itxita emon beharko dira.


Kartelek nahitaez ondoko testua izan beharko dabe:


"GALDAKAOKO SANTAKURTZAK 2017. Irailak 8-17"


Era berean, lanak argitaratu bakoak izan behako dira, aurretik saritu bakoak eta beste lehiaketa edo txapelketa batean aldi berean aurkeztu ez diranak.


Sarietarako ondoko kopuruak ezarri dira (eskudirutan emondako sariei PFEZeko %19 deskontatuko jake):


Nagusien kategoria:


. Lehenengo saria: 1.000 euro.


. Bigarren saria: 400 euro.


. Udalerriko lehenengo sailkatua: 400 euro.


Haur-gazte kategoria:


100 euroko balioa daukan bonoa, udalerriko dendetan gastatzeko, hiru kategoria honeetako irabazle bakotxeko:


- 2007 eta 2009 artean jaiotakoak, biak barne.


- 2003 eta 2006 artean jaiotakoak, biak barne.


- 2000 eta 2002 artean jaiotakoak, biak barne.


Epaimahaiak, uztailaren 27a baino lehen, hartuko dauen erabagia apelaezina izango da. Lanak jendaurrean jarriko ahal izango dira ikusgai. Kartelaren exekuzio teknikoak aldaketarik behar izanez gero, Epaimahaiak inposatu ahal izango du aldaketa hori, aurretiaz egileari konsultatu eta beragaz lankidetzan jardunez.


Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira eta kartelak ustiatzeko eskubideak Udalari laga jakozala kontsideratuko da.


Igaz, Mireia González galdakoztarrak "Gaupasa" lanagaz, irabazi eban 2016ko santakurtzetako kartel lehiaketa. Bigarren tokian, "Irrimarra" lana geratu zan, Karmel Gorroñok (Galdakao) eta Irene Iruretak (Zumaia) alkarregaz aurkeztutakoa. Herriko saria Loli Martíneri egokitu jakon, "Bihotzeko jaiak" lanagaitik, eta Echevarria Iturbe ahiztak haur-kategorietako irabazleak izan ziran.


Lehiaketaren oinarriak