Igo
  • 2017/10/19

Udala tasak borondatezko epealdian kobratzeko epea zabalik dago

Galdakaoko udalak datorren ostiralean, urriak 20, zabalduko du tasak borondatezko epealdian kobratzeko epea:


Ibilgailuen sarrera eta aparkamendu gordetzeagatiko tasa


Taxiak geratzeko aparkalekua gordetzeagatiko tasa


Jabari publikoa hartzea, mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak okupatzeagatiko tasa


Fatxadetako kutxazain automatikoak jabetza publikoa aprobetxeagatiko tasa


Azokako postuekin jabetza publikoa okupatzeagatiko tasa


Ortu ekologikoak emakidatzeagatiko tasa


Udalaren ondareko lursailak lagatzeagatiko kanona


ORDAINTZEKO EPEA: Urriaren 20tik Azaroaren 24ra


Epe hau amaituta, Premiamendu-bidetik exijituko da, %20ko ERREKARGUZ gehi dagozkion berandutze-interesak.


ORDAINTZEKO ERA:


Helbideratutako ordainagiriak: kargua azaroaren 24an egingo da.


Helbideratu gabeko ordainagiriak:


Zuen bizilekuetara bidaliko ordainketa-dokumentuarekin,ondoko edozein entitatetan:


KUTXABANK S.A.


CAJA LABORAL POPULAR S.COOP.


CAIXABANK S.A.


Ordainketa-pasabidearen bitartez, gure web-orritik: www.galdakao.eus, "Nire Ordainketa".


Ordainketa-dokumentua jasotzen ez bada, edo galduko balitz, udaletxean (Esan bulegoa) horren bikoiztua lortu beharko da. Dokumentua ez jasotzeak, edo akatsen bat izateak, ez du ordaindu beharra kentzen.


Erosotasunagatik, ordainketa helbideratzea gomendatzen da, ondorioak 2018 urtealditik hasita izango lituzkeelarik. Horretarako bete ezazu entitate laguntzaileek edo udalaren ESAN bulegoan emandako "Helbideraketa Boletina".