Igo
  • 2017/03/10

Torrzabal Kultur Etxean hiru libururen aurkezpena egingo da

Octavio Fernández, Iñigo Astigarraga eta Oscar Luengo idazleek euren liburu barriak aurkeztuko dabez datozen asteetan, Torrezabal Kultur Etxean.


Hitzorduak honakoak dira:


Martiak 21


Egilea: Octavio Fernández


Idazlana: "Por si acaso la luz"


Sinopsia: "Por si acaso la luz." oroitzapenaren bidaia, jatorrirantza doan alderantzizko bidaia dogu liburua. Bizi izandako momentu laburren puzzle batean jositako zertzeladak alkartzen dira bertan. Itsasertzeraino heltzea, bildurra norberagan izatea eta hustasunaren bertigoa sentitzea. Zimelduta erabat ez dagoan azken adarra bilatzea, biluztasuna arean estaltzeko. Begirada tokiz aldatzea eta bideetan eta lekuetan atzera egitea eta ibilitako oinatzen arrastoetan arakatzea, bizitzaren joanean galdu danaren lorratzetan bilaka ibiltzea, denboraren ifrentzuan.


Apirilak 4


Egilea: Iñigo Astigarraga


Idazlana: Poliedro. Biografia de la familia Astigarraga Aguirre


Apirilak 25


Egilea: Oscar Luengo


Idazlana: El exilio y la deportación


Oscar Luengo Portugaleten (Bizkaia) jaio zan 1938an eta Fermín Arce, 4051 zenbakiagaz Mauthausen-en preso egondakoaren loba da.


Familiak 1936 eta 1940 urte artean helduarazo deutsiezan gomutak islatzen ditu egileak. Liburua Fermín Arceren narrazioan oinarriturik dago. Nobela hau egile beraren "La colina de la muerte" izeneko liburuan oinarrituta dago. Bertan Espaniako erbesteratu batzuen 1937 eta 1945 arteko oroitzapenak eta bizipenak kontatzen dauz. Irakurlea ohartuko da sasoi hartako egoeraren ondorioz erbesteratuek bizi behar izan eben oinazealdi ahaztuezina, euren tartean, Fermín Arce eta bere familia.