Igo
  • 2017/03/10

Torrezaabl Kultur Etxeko zinematik 25.000 ikusle inguru igaro dira

Igaz 24.886 persona etorri dira Torrezabal Kultur Etxean eskeinitako zinema-emanaldietara. Datu horrek, Galdakaoko zinema-karteldegiak publiko aldetik daukan erantzuna ona izaten jarraitzen dauela adierazoten dau. Hain zuzen be, bertan estreinaldi asko eskeintzeaz ganera, prezioak be lehiakorrak dira beste areto batzukaz alderatuta: 4 euro saioko (3 euro ikuslearen egunean).


Kultura Arloak egindako 2016ko balantzearen datu honeek adierazoten dabenez, publiko gehien urtarrilean (4.205) eta urrian (4.198) egon zan. Film ikusiena "Un monstruo viene a verme" izan zan (1.685 ikusle, urrian).


200 pertsona ari dira baliatzen une hauetan Torrezabal Kultur Etxeko bazkide txartelak eskaintzen dituen deskontuez, kulturgune horretako ikuskizunetan zein Bizkaiko udal antzokietan. «Lortu abantaila gehiago: egin zaitez bazkide» da Galdakaoko Udalak Torrezabaleko kultur eskaintzaren fidelizazioa sustatzeko egiten duen gonbidapena.


Torrezabal Kultur Etxeko txartelarekin eskura daitezkeen abantailak honako hauek dira:


% 25eko deskontua Torrezabal Kultur Etxean egindako zuzeneko ikuskizunetan, eta antzeko deskontuak beste udal antzoki batzuetan: Zornotza, Arrigorriaga, Basauri, Gernika, Igorre, Barakaldo, Durango, Elorrio, Ermua, Getxo, Leioa, Santurtzi, Muskiz eta Agurain.


. Bi pertsonarentzako kupoi bana (Torrezabaleko txartelaren titularra eta beste bat), sarreraren ohiko prezioan % 50eko deskontua egiteko iragartzen diren arte eszenikoen saioetan.


. Zinemarako 4 sarrera doan Torrezabalen (2, 3D saioetarako).


. Programazioari buruzko informazioa posta elektronikoz edo sms bidez, doan.


Antzoki bakoitzak bere txartela du. Nolanahi ere, horrek ez digu eragotziko leihatilan zein TELEKA zerbitzuan deskontuak lortzea, betiere ikuskizunera joateko unean bazkide garela erakusteko modua badugu.


Kuota urtekoa da, eta 2016. urte naturalarekin bat dator. 2016an zehar egiten diren altetan edo bajetan ere kuota osoa ordaindu beharko da: 29 euro. Bajak abenduaren 30a baino lehen tramitatu beharko dira.


Informazio gehiago nahi izanez gero, Galdakaoko Udalaren Kultur Sailarekin jar daitezke harremanetan interesdunak, honako telefono honetara deituta: Telefonoa: 94.401.05.98 (luriarte@galdakao.net).