Igo
  • 2018/01/30

Rockein! EAEn eta Nafarroan musika proiektuak sustatzeko banden txapelketa, seigarrenez dator

Aurreko bost edizio arrakastatsuen ostean (524 taldek hartu dute parte, guztira), banda eta bakarlarien «Rockein!» txapelketa antolatuko du Basauriko Udalak berriro ere, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalen laguntzarekin. Lehiaketa horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak sustatzea eskualdean. Lehiaketaren bosgarren edizioak hautsi egin zituen parte-hartze markak: 129 taldek eta bakarlarik eman zuten izena. Bada, kopuru horrek gora egitea da aurtengo erronka.


Urtarrilaren 24tik (asteazkena) martxoaren 24ra arte egongo da zabalik «Rockein!» lehiaketan izena emateko epea. Jasotako grabazio guztietatik sei banda finalista hautatuko ditu epaimahaiak, eta talde horiek Social Antzokian joko dute maiatzaren 12an (larunbata). Kontzertuaren ondoren, talde irabazleak aukeratuko dituzte.


Banatuko diren sarien artean egongo dira musika alorreko profesionalekin batera grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, eta Bizkaiko kontzertu-areto garrantzitsuenetako batean edota «MAZ Basauri» Jaialdian jotzeko aukera.


. Parte hartzeko baldintzak


o Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotakoa den, edo egoitza bertan duen kide bat izatea, gutxienez.


o Taldeak Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldatutako kide bat izatea, gutxienez -tokiko musika-banda onenaren saria eskuratu ahal izateko-.


o Taldeko kideak 16 urtetik gorakoak izatea.


o Izena emateko unean, taldeak ez izatea disko bat baino gehiago editatuta, diskografia-kontratu baten mende egon ala ez.


o Abestiak jatorrizkoak izatea.


o Musika estilo guztiak onartuko dira.


o Aurreko urteetan izena emandako taldeek aukera izango dute aurtengo edizioan ere parte hartzeko, aipatutako baldintza guztiak betetzen badituzte. Dagoeneko sariren bat irabazi duten taldeek ezin izango dute kategoria errepikatu.


. Sariak


«Rockein!»ek honako sari hauek eskaintzen ditu:


TALDE IRABAZLEARENTZAT:


- EP profesional bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.


- EPa diseinatzea eta 500 kopia editatzea.


- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.


- Kontzertua Bizkaiko areto nagusietako batean ala Basauriko «MAZ» Jaialdian jotzea (antolatzaileek zehaztuko dute).


TOKIKO TALDE IRABAZLEARENTZAT:


- Kontzertua Bizkaiko areto nagusietako batean ala Basauriko «MAZ» Jaialdian jotzea (antolatzaileek zehaztuko dute).


EUSKARAZKO TALDERIK ONENARENTZAT:


- Kanta bat grabatu eta ekoiztea Bilboko El Tigre estudioetan.


- Kontzertua Bizkaiko areto nagusietako batean ala Basauriko «MAZ» Jaialdian jotzea (antolatzaileek zehaztuko dute).


IKUS-ENTZULEEN TALDERIK GOGOKOENARENTZAT:


- Kontzertua Bizkaiko areto nagusietako batean ala Basauriko «MAZ» Jaialdian jotzea (antolatzaileek zehaztuko dute).