Igo
  • 2017/01/16

Poltsa konpostagarriak doan banatuko dira Galdakaon 5. edukiontziaren erabilera errazteko

Galdakaoko udala poltsa konpostagarrien kit bat doan banatzen hasi da (hiru erroilu banaketa bakotxean), zabor-bilketarako sistema pneumatikoan egokitu dan 5. edukiontziaren erabilera errazteko. Halanda ze, Galdakaok Bizkaiko lehenengo udalerria izaten jarraitzen dau gaikako bilketarako sistema pneumatiko hau erabiltzerakoan.


Poltsa honeek Esan bulegoan hartu leiz, amaitzen diran arte.


Zentzu horretan, Galdakaoko udalak, urte hasiera honetan, 5. edukiontzia apurka-apurka biztanlegune gehigotara hedatzeko hirugarren faseari ekingo deutso, prozesua 2014. urtean martxan hasi ondoren.


Poltsen erabilera ondo erraza da, kolore marroiko buzoietan itxi behar dira nork bere txartela erabiliz. Txartelak ate gaineko irakurgailura hurreratuz zabalduko dira eta atea zabaldu geinkela adierazoten dauen pilototxo berdea izetuko da. Poltsa bertan sartu eta atea itxiko dogu.


Bota behar diran hondakinei jagokenez, hori be oso erraza da: landare-jatorria daukien hondakin organikoak dira. Baina, nobedade moduan, 2014ko abendutik hondakin gordinak zein sukaldatuak onartzen dira bertan.