Igo
  • 2017/03/09

Nerbioi-Ibaizabal eskualdearen diagnostikoa prestatzeko lana hasi da

Hil honetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren UdalGaztedi proiektuaren barruan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteriari buruzko diagnostikoa prestatzeko lana hasi da. Bertan eskualdeko hamar udalek parte hartzen dabe, euren artean, Galdakao.


Diagnostikoa prestatzeko, ekintza desbardinak egingo dira informazioa biltzeko (inkesta, eztabaida-taldeak.).


Momentu honetan, inkestak egiteko epea zabalik dago eta on-line edo paperean bete leiz.


1. On line:


LINK honen bidez parte hartu lei


2. Paperean:


Galdakaon, galdeketa-orriak banatu dira ikastetxe guztietan (DBH3tik hasita, 15 urte), liburutegietan eta txamietan. Torrezabalen, goizez, 2. pisuan edo Liburutegian, galdeketa-orria beteta entregatzen dabenei, eta paperean eskura entregatzen dabenei USB bat emonjake opari (200 unidaderaino).