Igo
  • 2017/03/10

N-634ko lur gaineko semaforodun pasabide barria, Urretan, martiaren 13an zabalduko da

N-634ko lur gaineko semaforodun pasabide barria datorren astelehenean, martiaren 13an, zaablduko da jentearentzat, Urreta kaletik autobus-geltokira errepidea zeharkatu ahal izateko, inguru horretan dagoan goi-pasabidea erabili behar barik.


Errepidearen titularra dan Foru Aldundiak ontzat emon dauz obra honeek eta bertan, alde bietan, espaloi zatiak be urbanizatuko dira, oinezkoentzako pasagunea beheratzea barne. Zona bietan sakagailudun semaforoak jarri dira.


Era berean, N-634 errepide gaineko oinezkoen pasabide honen erdibitzaile tartean babesgune bat egingo da. Babesgune horretan be sakagailudun semaforoak jarri dira.


Oinezkoen pasabidea argitzeko 5 metroko altuerako luminaria bi jarri dira.


Obra honen aurrekontua 47.000 eurokoa izan da.