Igo
  • 2017/05/12

Multiabenturen udalekuak 12 urtetik 17ra arteko gazteentzat

Galdakaoko udalak, Goi-Nerbioi eskualdeko udalerri batzukaz batera, multiabenturako udalekuak eskeiniko deutsiez 12 eta 17 urte arteko gazteei, txanda bitan banaturik, adin-tartearen arabera.


Inskripzio-epea maiatzaren 15etik 26ra izango da, Torrezabal Kultur Etxean (09:00-14:00). Era berean, Esan bulegoan be informatu lei (08:00-15:00).


Udalekuetan aurreikusitako jarduerak: tirolina, rapela, puenting, espeologia, arraoila-jaitsiera, eskalada. adinari egokituta. Jarduera bakotxean, behar diran segurtasun-neurriak hartuko dira, nahiz eta halako jarduerek arriskurik badaukien.


Udalekuak txanda bitan banatuko dira:


1. txanda turno: 90 ?


Norentzat: 2003 eta 2005 artean jaiotakoak, biak barne.


Datak: ekainaren 26tik 30era.


2. Txanda: 95 ?


Norentzat: 2000 eta 2002 artean jaiotakoak, biak barne.


Datak: uztailaren 3tik 7ra.


Eskaerak plaza baino gehiago balira, ekianren 3an zozketa egingo da. Plaza baieztatu dala jakinaraziko da ordutegia, arropa, oinetako eta abarri buruzko informazio zehatzagaz batera.